
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3178
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordearena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2023ko dirulaguntzak emateko osatu behar den Balorazio Batzordearen osaera argitara ematen duena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 24ko Agindua, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2023ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena, ikusi da.
Agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:
Batzordeburua:
– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.
– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:
– José Manuel Matés Luque.
– Juan Antonio Apraiz Zallo.
Bigarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena.– Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS