Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3177

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak (Sorgune) emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2023. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Agindua.

Kontuan izanda aipaturiko Agindu horren 13. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzordea eratuko dela eta 5. puntuak batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela adierazten duela,

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Enara Garcia Garcia andrea, Fernando Marín Marrodán jauna, Xabier Fidel Paya Ruiz jauna, eta Oskia Ugarte Abarzuza andrea (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala