Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3175

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Migrazio eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko emango zaizkien dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak.

AURREKARIAK

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez (EHAA, 2023ko ekainaren 19koa), EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko eman beharreko dirulaguntzetarako deia egiten da.

Agindu horren 4.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzari dagokio aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpenerako proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.

Era berean, Aginduaren 4.2 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, betiere Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dutenak.

Azkenik, Aginduaren 4.3 artikuluak adierazten du Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako langile publiko batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela. Organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko eman beharreko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Aginduaren bitartez egin da (EHAA, 2023ko ekainaren 19koa)

Batzordekideak:

Begoña Gana Camiruaga, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako Administrazio-kudeaketako teknikaria.

Aitor Eguinoa Isasmendi, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.

Idazkaria:

Lidia Barrutia Arregi, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, beronen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Migrazio eta Asiloko zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala