
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3174
AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); abenduaren 14ko 1685/2007 Errege Dekretua, Protesi-audiologiako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (2018ko urtarrilaren 15eko BOE); martxoaren 2ko 75/2010 Dekretua, Protesi-audiologiako goi-mailako teknikaria zikloaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (uztailaren 22ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:
Kode zenbakia: 20005075 eta 012566.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola».
Titularra: Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola Soc. Coop.
Helbidea: Kondeko Aldapa, 5 B.
Udalerria: Tolosa.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Protesi-audiologia» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Osasun-dokumentazioa eta -administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Erradioterapia eta dosimetria, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Protesi-audiologia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Haur Hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS