
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 5 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3173
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Vitoria-Gasteizko Egibide izeneko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuaren baimena (Araba).
Aztertuta geratu da Egibide ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola ikastetxeari, Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat eman dezan.
Espediente horren izapideak araudian ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretua (maiatzaren 7ko BOE), Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:
Kode-zenbakia: 01001531 eta 010248.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: Egibide.
Titularra: Fundaciones Diocesanas – Jesus Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia kalea 32 eta Nieves Cano kalea 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena:
– «Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
○ Zuzendaritzari laguntza ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
● Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
○ Merkataritza-zerbitzuak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Garraioa eta logistika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: eraikuntza eta obra zibila.
○ Eraikuntza-proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Instalazio elektroteknikoak eta mekanika, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Telekomunikazio eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.
○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.
○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
● Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.
○ Okintzako eta pastelgintzako jarduerak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sukaldaritza eta gastronomia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Jatetxe-arloko zerbitzuak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Sukaldaritza-zuzendaritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: irudi pertsonala.
○ Estetika eta edergintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ile-apainketa eta kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Estetika integrala eta ongizatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: elikagaien industriak.
○ Okintza, gozogintza eta konfiteria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.
○ Informatika eta komunikazioak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
○ Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
● Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.
○ Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Lanbide-arriskuen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: kimika.
○ Laborategiko eragiketak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ingurumen-kimika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: osasungintza.
○ Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: segurtasuna eta ingurumena.
○ Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta erkidegoarentzako zerbitzuak.
○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Genero-berdintasuna sustatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
○ Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako eskubidea arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berez hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS