Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3171

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Agindua, 2022ko uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2022rako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren euskarazko eta gaztelaniazko testuetan (abuztuaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena, 157. zenbakian). Agindu horren bidez onartzen dira 2022rako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2022rako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren 17.5. oinarrian,

hau dio:

«Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua justifikatzeko agiriak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 16ra artekoa izango da.»

baina hau esan behar du:

«Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua justifikatzeko agiriak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 16ra artekoa izango da.»


Azterketa dokumentala