
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 6 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3170
64/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita honako hau: Luzapen-akordioa, bi ikasturte gehiagorako luzatzen duena, 2025eko irailaren 30era arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, 2021eko otsailaren 9an sinatua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu egin du aipatutako luzapen akordioa, eta, publikotasun egokia emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako hau: Luzapen-akordioa, bi ikasturte gehiagorako luzatzen duena, 2025eko irailaren 30era arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, 2021eko otsailaren 9an sinatua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan. Luzapen akordio hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 20KO 64/2023 EBAZPENARENA
LUZAPEN AKORDIOA, BI IKASTURTE GEHIAGORAKO LUZATZEN DUENA, 2025EKO IRAILAREN 30ERA ARTE, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIEN ARTEKO HITZARMENA, 2021EKO OTSAILAREN 9AN SINATUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IKASTETXEETAN EKONOMIARI ETA ZERGEI BURUZKO UNITATE DIDAKTIKO KOMUN BAT EZARTZEKO 2021-2022 ETA 2022-2023 IKASTURTEETAN
ESKU HARTZEN DUTE:
Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkari gisa (aurrerantzean, EAE).
Itziar Gonzalo de Zuazo andrea, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta ordezkari gisa.
José María Iruarrizaga Artaraz jauna, Ogasun eta Finantzen foru-diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta ordezkari gisa.
Jokin Perona Lerchundi jauna, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru-diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta ordezkari gisa.
Horiek guztiek beren eskumenen arabera jardunez eta akordio hau sinatzeko ahalmenak dituztenez, honako hau
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa.– 2021eko otsailaren 9an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena sinatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan.
Bigarrena.– Hitzarmen honen xedea da, lehen klausularen arabera, «EAEko hezkuntza-sistemako prestakuntza arautuan sartutako ikasketak egiten dituzten ikasleen artean ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzeko jarduketak definitzea. Unitate didaktiko hori DBHko 4. mailako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo ondorengo ikasketetako ikasleek ikasi beharko dute, ikastetxe bakoitzaren aukeran, ikasleen artean kontzientziazio fiskal handiagoa sustatzeko».
Halaber, lehen klausula horren beraren bigarren lerrokadaren arabera, «jarduketa horien artean daude 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan unitate didaktiko hori ezartzeko zerbitzu-kontratu bat adjudikatu eta kudeatzeari buruzkoak, bai eta EAEko administrazioak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek kontratu hori finantzatzeko irizpideak zehazteari buruzkoak ere».
Hirugarrena.– Aipatutako hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, hitzarmena luzatu daiteke, baldin eta administrazio publiko sinatzaile guztiak ados badira, bi ikasturte gehiagoz, 2025eko irailaren 30era arte, laugarren klausulako edukia eguneratu ondotik, eta aurrekontu nahikoa zuzkituta.
Laugarrena.– Hitzarmenaren bigarren klausularen arabera, EAEko Administrazio Orokorrari agindu zitzaion lehen klausulako bigarren lerrokadan aipatzen diren zerbitzuak kontratatzeko. Kontratua 2021eko ekainaren 15ean sinatu zen, eta 2023ko uztailaren 31ra arte egongo da indarrean. Kontratuaren administrazio-klausula partikularren agiriak, 6.4 apartatuan (Berariazko Klausulak), honako hau xedatzen du:
«Kontratua 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetarako luzatu ahal izango da, baldin eta luzatzen bada Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzekoa 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan, hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera».
Bosgarrena.– Hitzarmenaren Jarraipen eta Baloraziorako Batzordeak, bosgarren klausulan aurreikusitakoak, aginduta dauzkan eginkizunetako bat betez, proposatu du hitzarmena «luzatzea, zortzigarren klausulan aipatu bezala, eta kontratuko kostuaren banaketa eguneratzea, luzapenaren eraginpeko aurrekontu-ekitaldietarako, laugarren klausulan ezarritako irizpideen arabera».
Hitzarmena indarrean egon denean egiaztatutako esperientzia onagatik, eta Hitzarmenaren Jarraipen eta Baloraziorako Batzordeak egindako luzapen-proposamena ikusita, parte hartzen duten alderdiek Luzapen Hitzarmen hau sinatzen dute, honako hauekin bat etorriz:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– 1.– Luzatu egingo da, 2023ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era arte, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien arteko hitzarmena, 2021eko otsailaren 9an sinatua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko komun bat ezartzekoa 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan.
2.– Horrenbestez, EAEko Administrazio Orokorrak indarrean den zerbitzu-kontratuaren luzapena aktibatuko du. Horretarako, kontratazio-organoak dagokion erabakia hartu beharko du, eta enpresa kontratistari aurreabisua helaraziko dio Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 29.2 artikuluan aipatzen den epearen barruan.
Bigarrena.– Luzatutako Hitzarmenaren laugarren klausula honela eguneratuta geldituko da:
«Laugarrena.– Kontratuaren finantzaketa.
1.– Unitate didaktikoa ezartzeko kostua honela banatuko da:
a) Unitate didaktikoa ezartzeko zerbitzuen ondoriozko kostu finkoak.
I.– Memoriak eta txostenak: behin betiko diseinuaren memoria, metodologia eta plangintza, informazio-memoriak eta amaierako memoria.
II.– Ikasmateriala eta plataforma funtzioaniztuna.
III.– Beste kostu batzuk (kostu horietan ez du eragin zuzenik programa ezarrita dagoen ikastetxe-kopuruak).
EAEko Administrazioa: % 50.
Foru-aldundiak: gainerako % 50a, Baliabideak banatzeko metodologiari eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak finantzatzeko egiten dituzten ekarpenak zehazteko metodologiari buruzko araudian araututako koefiziente horizontalen arabera banatuta, betiere hitzarmenaren luzapen hau aplikatu beharreko lehen ikasturtearen hasieran indarrean badaude, hau da, 2023-2024 ikasturterako:
(Ikus .PDF)
b) Programa ezartzeko kostuak, ikastetxe bakoitzeko unitate-zenbateko bat oinarri hartuta zehaztutakoak; aukeratutako prestakuntza-ibilbideen arabera egokitu ahal izango dira:
EAEko Administrazioa: Programa irakasten duten EAEko ikastetxe guztietan ezartzeko kostuaren % 50a.
Foru-aldundiak: foru-aldundi bakoitzari dagokio bere lurralde historikoko ikastetxeetan ezartzeko kostuaren % 50a.
2.– Kontratazio-espedientean gehieneko kostua zehazteko erreferentziatzat hartuko da nolako ezarpen-maila lortzen den programaren luzapena indarrean dagoen bi ikasturteetako bakoitzean, taula hauen arabera:
(Ikus .PDF)
Ondorioz, parte hartzen duten erakundeek gehienez beren gain hartutako konpromiso ekonomikoa honako hau da:
(Ikus .PDF)
3.– Hitzarmena sinatzen duten administrazioek ordainduko dute aipatutako zenbatekoa, aurrekontuko honako programa eta partida hauen kargura:
(Ikus .PDF)
4.– Administrazio kontratatzaileak hartuko du bere gain kontratazioak eragindako kostuak ordaintzeko betebeharra, hargatik eragotzi gabe ondoren foru-aldundiei jasanaraztea. Ondore horietarako, EAEko administrazioak egiaztatzeko fakturen kopia bidaliko dio bakoitzari, ikasturte bakoitzeko zer zenbateko dagokien adierazita, eta, ondoren, zenbateko hori Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiaren kontura transferituko dute urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen.
Eta ados daudela frogatzeko, Pedro María Azpiazu Uriarte, Itziar Gonzalo de Zuazo, José María Iruarrizaga Artaraz eta Jokin Perona Lerchundi jaun-andreek, esku hartzen duten administrazio publikoen ordez jardunez, hitzarmen hau sinatzen dute elektronikoki, 2023ko maiatzaren 18tik aurrerako ondorioekin».
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
Arabako Foru Aldundia,
ITZIAR GONZALO DE ZUAZO.
Bizkaiko Foru Aldundia,
JOSÉ MARÍA IRUARRIZAGA ARTARAZ.
Gipuzkoako Foru Aldundia,
JOKIN PERONA LERCHUNDI.
RSS