
125. zk., 2023ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3167
AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, saileko behin-behineko lanpostu batetik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.6 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Olatz Yarza Garagorri andrea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Komunikazio gaietako aholkulari postutik kentzea (5223 kodea, 13 dotazioa, zuzendari maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak ekainaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
RSS