Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3162

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» Sariaren 2023ko deialdia iragartzen duena.

Ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuaren bitartez arautzen da «Ignacio Ellacuría» Saria, eta haren helburua da Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea eta ezagutaraztea, euskal gizartea eta nazioartekoa sentsibilizatze aldera.

Dekretu horren 3. artikuluan ezartzen denez, aldian-aldian egingo da sariaren deialdia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ebazpenean zehaztuko dira edizio bakoitzaren oinarri espezifikoak. Bestalde, dekretuaren 5. artikuluak xedatzen du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko duela saria.

Deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorearen oniritzia jaso zuen, 2023ko apirilaren 3an egindako bilkuran.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» Sariaren 2023ko deialdia egitea, onartu diren eta eranskinean agertzen diren oinarriei jarraituz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan berariaz aurreikusten ez den guztian, arau hauek aplikatuko dira: 79/2020 Dekretua, ekainaren 30ekoa, Garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» Saria arautzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; eta 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

ERANSKINA
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN «IGNACIO ELLACURÍA» SARIAREN 2023KO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Ebazpen honen xedea da garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» Sariaren deialdia egitea; sari horren helburua da erakundeek, kolektiboek, gizabanakoek eta ekimenek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea eta behar den hedapena ematea, euskal gizartea sentsibilizatze aldera.

Bigarrena.– Sariaren ezaugarriak.

Saria 15.500 euroko zenbateko gordina izango da. Diru-zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Hirugarrena.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra EAEn duten eta hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten garapenerako lankidetzako erakundeek bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak.

2.– Hautagaitzak aurkezteko moduari buruzko zehaztapenak www.euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan daude eskuragarri, Laguntzak eta dirulaguntzak atalean, edo www.elankidetza.euskadi.eus web-orrian, Deialdiak deritzon atalean.

3.– Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira: www.euskadi.eus/nire-karpeta

Laugarrena.– Hautagaitzak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta epemuga-hilean amaituko da, argitaratu zen egunean. Epemuga-hilean ez badago epea hasi den egunaren baliokiderik, hilaren azken egunean amaituko da epea.

2.– Hautagaitzak aurkezteko, www.euskadi.eus egoitza elektronikora jo beharko da, Laguntzak eta dirulaguntzak atalera.

Bosgarrena.– Hautagaitzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Hautagaitza eskabide-orri normalizatuan bete beharko da, behar bezala eta osorik, zeina eskuragarri egongo baita www.euskadi.eus egoitza elektronikoan, Laguntzak eta dirulaguntzak atalean.

2.– Hautagaitza horrekin batera, hauek aurkeztu behar dira:

a) Pertsona fisiko edo juridikoaren ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa edo, hala badagokio, sarirako proposatutako ekimena, hautagaitza aurkezten duen erakundearen iritziz saria merezi duena.

b) Hala badagokio, proposatutako hautagaitzaren aldeko abalak edo atxikipenak, hura formalizatzen dutenek aurkeztutakoak.

c) Eskabidean eta aurkeztutako gainerako agirietan emandako datuen egiazkotasunari eta zehaztasunari buruzko erantzukizunpeko aitorpena, non, hala ez bada, dagokion ardura hartzen baita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 28.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

d) Legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, betiere eskaera sinatzen duen pertsona Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistro elektronikoan inskribatuta ez badago erakunde eskatzailearen ordezkari gisa, eta egiaztapen hori jasota ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzaren Agenteen Erregistroan.

Seigarrena.– Epaimahaia.

Hautagaiak aztertzeko, epaimahai bat eratuko da, kide hauek izango dituena:

– Lehendakaria: Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeko burua: Leixuri Arrizabalaga Arruza andrea.

– Kideak:

• Eusko Jaurlaritzaren eta beste euskal erakunde batzuen ordezkariak: Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria, Monika Hernando Porres, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria, Miren Izaskun Landaida Larizgoitia.

• Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Euskadiko Koordinakundearen lehendakaria: Josu Urrutia Beristain.

• Lankidetzaren eta garapenaren alorrean izen handia duen pertsona bat: Iñaki Orube Mendia, Ignacio Ellacuria Sariaren 2022ko hautagaitza adjudikaziodunen ordezkaritzan.

– Idazkaria: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zerbitzu Juridikoaren arduraduna, Ana Isabel Rojo González.

Epaimahai horrek, deialdi honetan jasotako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen-proposamena bidaliko dio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendaritzari.

Zazpigarrena.– Saria ematea.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak xede horretarako antolatutako ekitaldi publiko batean emango da saria, Lehendakaritzaren egoitzan, Vitoria-Gasteizen.


Azterketa dokumentala