Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3160

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Merkataritzako zuzendariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduan ezarritako laguntzen 2022ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa –MEC– arautu eta deitzen da.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpena jakinarazi ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduaren 18. oinarriaren 5. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduan ezarritako laguntzen 2022ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Merkataritzako zuzendariaren ebazpen baten bidez egin da, eta ebazpen horren berri eman zaie esleipendunei.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala