
124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3159
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2013ko ekainaren 13koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsak aurkitu dira Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren 2013ko ekainaren 13ko Ebazpenaren testuan (2023ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 122. zenbakia). Ebazpen horren bidez, jendaurrean jarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretu-proiektua. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2023/3098 (1/2) orrialdean, ebazpenaren lehen paragrafoan, honako hau dioenean:
«...eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legaren arabera izapidetu behar da.»
hau esan behar du:
«...eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legaren arabera izapidetu behar da.»
2023/3098 (1/2) orrialdean, ebazpenaren bigarren paragrafoan, honako hau dioenean:
«Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2022ko uztailaren 15ean, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2023ko otsailaren 6an, agindu bat eman zen, dekretu-proiektuaren testua aurrez onartzeko, haren artikuluak idatzi ondoren.»
hau esan behar du:
«Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2023ko martxoaren 3an, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2023ko ekainaren 12an, agindu bat eman zen, dekretu-proiektuaren testua aurrez onartzeko, haren artikuluak idatzi ondoren.»
2023/3098 (1/2) orrialdean, ebazpenaren hirugarren paragrafoan, honako hau dioenean:
«Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira.»
hau esan behar du:
«Aipatutako 6/2022 Legearen 17 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira.»
2023/3098 (1/2) orrialdean, ebazpenaren lehenengo ebazpen-zatian, honako hau dioenean:
«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»
hau esan behar du:
«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»
RSS