Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3158

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 25ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko laguntzen deialdia 2023. ekitaldirako, III. lerroari dagokionez.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako dirulaguntzak arautzen eta deitzen dira 2023. ekitaldirako. Agindu hori EHAAn argitaratu zen 2023ko urtarrilaren 3an.

Deialdi horren esparruan, diruz lagun daitezkeen jarduketatzat hartuko dira honako lerro hauekin bat datozen ekintzak:

– I. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen gaineko aldi baterako dibulgazio-erakusketak.

– II. lerroa: Euskadiko hirigintza-diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak eta workshopak.

– III. lerroa: argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak. Lerro horren barnean daude hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen gaineko argitalpenak, liburuak edo dibulgaziozko gidak editatzea eta dokumentalak eta webguneak egitea.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko abenduaren 21eko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariari dagokio agindu horretan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskaerak aztertzea eta ebaluatzea.

2022ko abenduaren 21eko Agindu horren 12. artikuluaren arabera, eskaerak baloratzeko balorazio-epaimahai bat eratuko da, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko hiru teknikarik osatuko dute, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariak izendatuta.

Esandako epaimahaiak, 10. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuta, diruz laguntzeko lerro bakoitzean aurkeztutako eskaerak balioetsiko ditu, 11. artikuluan haietako bakoitzerako zehaztutakoari jarraikiz, eta, hala, esleituko diren dirulaguntzen zerrenda biltzen duen ebazpen-proposamena formulatuko du (onuraduna, diruz lagundutako jarduketa, eskuratutako puntuazioa eta zenbatekoa zehaztuta), baita ukatuena ere (eskatzailea eta ukatzeko arrazoia adierazita).

2022ko abenduaren 21eko Aginduaren 11.3 artikuluak xedatzen du ezen, eskaerarik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez direlako adierazitako jardun-ildoetako bati esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-ildo bati esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango dela. Soberakina I. lerroan aplikatuko litzateke lehenik, gero II. lerroan eta, azkenik, III. lerroan, agindu honen 12. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak horri buruz egiten duen proposamenaren arabera. Egoera hori Etxebizitzako sailburuordeak dirulaguntzak emateko emango duen ebazpenean jasoko da.

Balorazio Epaimahaiaren aktan jasota dagoenez, laguntza-eskaera guztien balorazioak egin ondoren, I. lerrorako ezarritako zenbatekoa 157.598,80 eurokoa da guztira; beraz, soberakina 67.401,20 euroan handitzen da II. lerrorako, emandako dirulaguntzak agortu arte. Ondorioz, dirulaguntza lerro bakoitzerako zuzkidura ekonomikoak honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

Balorazio-epaimahaiak aurkeztutako akta ikusita, eta kontuan hartuta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko abenduaren 21eko Aginduaren artikuluetan xedatutakoa (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen sustapenerako eta hedapenerako dirulaguntzak arautzen eta deitzen baitira 2023. ekitaldirako), honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– III. lerroan (argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak) zehazten diren proiektuetarako laguntza ematea ondoren zerrendatzen diren erakundeei, zehazten diren zenbatekoetan.

(Ikus .PDF)

«Publicación: Trazas de Ronda» proiektuari dagokion dirulaguntza 645,00 euro murriztu da, linearen aurrekontu-kreditua agortu delako.

Laguntzaren xede diren jarduketak 2023ko udazkenean egingo den Mugak izeneko Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren IV. edizioan gauzatu beharko dira.

2.– Ondoren aipatzen diren erakundeei ukatzea III. lerroan (argitalpenak, dokumentalak eta tresna informatikoak) eskatutako dirulaguntzak, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

(Ikus .PDF)

3.– Laguntzen onuradunek, ebazpen honetan adierazi ez den guztian, laguntzak arautzen dituen 2020ko uztailaren 1eko Aginduan xedatutakoa bete beharko dute, bereziki 17. artikuluan jasotakoa («Erakunde onuradunaren betebeharrak»).

4.– Deialdi-aginduaren 17. artikuluaren 1.a) apartatuan finkatutako epea igaro ondoren uko adierazirik eman ez bada, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik, emandako dirulaguntzaren ehuneko bostari (% 5) dagokion zenbatekoa, hain zuzen. Hasierako ordaindutako ehuneko horri dagokion jarduketaren justifikazioa aurkezten den lehen txostenarekin batera eman beharko da, laguntzaren gainerako ordainketak egin ahal izateko.

Emandako zenbatekoaren zati bat gordeko da, hau da, dirulaguntzaren ehuneko hogeita hamar (% 30). Zenbateko hori 2021eko udazkenean egitea aurreikusten den Mugak izeneko Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren III edizioa inaugurazio unean bidaliko zaio erakunde onuradunari. Horretarako, 2021eko irailaren 15a baino lehen, onuradunak, dagozkion justifikazio-agiriez gain, proiektua aurkeztu beharko dio laguntzak kudeatzen dituen organoari, onar dezan.

Emandako zenbatekoaren zati bat, ehuneko hamar (% 10), hain zuzen, gorde egingo da eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduketa benetan gauzatu dela eta jarduketaren benetako kostua ziurtatzen duenean ordainduko zaio.

Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu ondoren ordainduko da. Hala, txosten horietan justifikatutako gastuaren zenbatekoaren ehunekoa (dirulaguntza osoaren gainekoa), aurretik ordainduta dagoena kenduta, kalkulatuko da ordaintzeko aginduak emateko garaian, betiere diruz laguntzeko jarduketarako aurrekontuaren gainean (hura baliatu baitzen laguntzaren kalkulua egiteko).

5.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, edo beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntza gehiago lortzen bada, edo bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

Dirulaguntzen araubide honen erakunde onuradunak behartuta daude Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren fiskalizazio-eginkizunak betez, eskatzen dieten informazio guztia ematera.

7.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.

8.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 25a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala