
124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (126 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3151
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 23koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetako azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2023ko urtarrilaren 23an emandako ebazpenaren bidez (2023-02-01eko EHAA, 22. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2023ko urtarrilaren 23ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.
Bigarrena.– Agintzea zerrenda hori argitara dadila https://www.ivap.euskadi.eus/2023-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/ helbide elektronikoan eta toki hauetako iragarki-tauletan:
Vitoria-Gasteiz: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.
Bilbao: IVAP, Recalde zumarkalea 18, 48009 PK.
Donostia: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.
Oñati: IVAP, Unibertsitateko etorbidea, 20560 PK.
Hirugarrena.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen eranskinean eta IVAPen webgunean dago.
Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak dioen edozein eratan ere aurkez daitezke erreklamazioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 23a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.
RSS