Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ERRENTERIAKO UDALA
3150

IRAGARKIA, Kontratazio eta Ondareko aholkulari juridikoaren lanpostua betetzeko lehiaketa espezifikoaren deialdiari buruzkoa.

2023ko ekainaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (119. zk.) argitaratu dira Errenteriako Udaleko Lanpostuen Zerrendan 2305.1 kodea duen Kontratazio eta Ondareko aholkulari juridikoaren lanpostua betetzeko lehiaketa espezifikoaren deialdia eta oinarriak, 2023ko ekainaren 14ko alkate-dekretuaren bidez onartutakoak.

Eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da 2023ko ekainaren 22tik aurrera eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Errenteria, 2023ko ekainaren 21a.

Antolaketa ordezkaria,

MIREN ALAZNE KORTA ZULAIKA.


Azterketa dokumentala