Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3149

IRAGARKIA, Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean, Administrazio Bereziko eskalako teknikarien azpieskalako erdi mailako teknikarien klasean (baso ingeniaritza teknikoa –2322 kodea–), sartzeko deialdiari buruzkoa. Deialdia abenduaren 20ko 594/2022 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, zeina iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bereziei buruzkoa baita.

2023ko ekainaren 9ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (67. zk.) argitaratu da maiatzaren 31ko 243/2023 Foru Agindua, Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak deialdi horren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa baiesten duena. Haren 2. oinarria aldatu da, eta eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, foru agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Horregatik, eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 15a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala