Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3145

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ainara Andiarena Villaverde andreak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko Ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ainara Andiarena Villaverde andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2927**. Kodea: AGC8L1-D00302-18. Jakintza arloa: Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak. Saila: Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia. Ikastegia: Psikologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Haur eta Gazteen Klinika: Ebaluazioa Psikopatologikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko ekainaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala