Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2023ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3142

39/2023 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Cándida Blanco Iglesias andrea Zuzendaritzako Idazkari kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zuzendaritza Gerentzian.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen otsailaren 27ko 33/2020 Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua), María Cándida Blanco Iglesias andrea Zuzendaritzako idazkari izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zuzendaritza Gerentzian.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Cándida Blanco Iglesias andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean Zuzendaritzako idazkari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 14ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko ekainaren 12a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

M.ª CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala