Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3128

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez (2023ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zenbakia), literatura-argitalpenetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena- argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Garbiñe Ubeda Goikoetxea.

– Jon Martin Etxebeste.

– Asun Agiriano Altuna.

– Garikoitz Fraga Angoitia.

Batzordearen idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 16an.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala