Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3126

AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, beste agindu hau aldatzen duena: 2022ko ekainaren 21eko Agindua, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten duena 2022-2023 ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduak (2022ko uztailaren 4ko EHAA, 128. zk.) Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko deialdia egin zuen 2022-2023 ikasturterako.

Aurreko paragrafoan aipatutako doktoretza-ondoko deialdia arautzen duen agindua argitaratu ondoren, irailaren 5eko 17/2022 Legea jarri zen indarrean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldatzen duena (2022ko irailaren 6ko BOE, 214. zk.).

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Agindua etorri zen gero, 2022ko ekainaren 21eko aurreko agindua aldatzeko (aurreko agindu hark, esan dugunez, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko deialdia egin zuen 2022-2023 ikasturterako). Aldaketaren helburua programa egokitzea zen, ordurako bai baitzen Zientziako lege berri bat (14/2021 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzkoa), eta haren eskakizunak aintzat hartu beharrekoak baitziren.

Bada, 2022ko abenduaren 17ko Aginduak dakartzan aldaketa horiek diru-sostengua behar dute, eta hain zuzen ere horretarako argitaratu behar dugu aldaketa hau.

Azaldutakoagatik, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko deialdia egiten duen aginduaren 4.1 artikulua aldatzea, jarraian adierazitako moduan.

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Programaren zenbateko osoa, deialdi honetan, 5.977.300,00 eurokoa da, aurrekontu-ekitalditan eta jarduera-lerrotan banatuta taula honen arabera:

(Ikus .PDF)

2.– Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko deialdia egiten duen aginduaren 6.7 apartatuaren izenburua aldatzea, jarraian adierazitako moduan.

"6. artikulua.– Ezaugarriak.

7.– Laguntza-berritzeak nola ordaindu."

3.– Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko deialdia egiten duen aginduaren 6 artikuluan apartatu berri bat sartzea, jarraian adierazitako moduan.

"6. artikulua.– Ezaugarriak.

8.– Nola ordaindu laguntza berriak.

Lehen urtekoa. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduaren 11.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan: 2023ko martxoan, % 27; 2023ko maiatzean, % 27; eta 2023ko urrian, % 26".

Bigarren urtekoa. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta erakunde kontratugileei ordainduko zaie: laguntzaren % 15 (lehen ordainketa) 2023ko abenduan. Gainerakoa, hiru alditan: 2024ko martxoan, % 30; 2024ko maiatzean, % 30; eta 2024ko urrian, % 25.

Hirugarren urtekoa. Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta erakunde kontratugileei ordainduko zaie: laguntzaren % 15 (lehen ordainketa), 2024ko abenduan. Gainerakoa, hiru alditan: 2025eko martxoan, % 30; 2025eko maiatzean, % 30; eta 2025eko urrian, % 25.

Prestakuntza-aldian diren ikertzaileei egindako ordainketak direla-eta, ezarpen-zentroek kasuan kasuko konturako atxikipenak eta diru-sarrerak aplikatuko dituzte.

Bidaia-gastuetatik eta bisatik eratorritako gastuak erakunde kontratatzaileari ordainduko zaizkio urte bakoitzeko bigarren ordainketan. Erakunde horrek ordainketa bakar batean ordainduko dizkio onuradunari zenbateko horiek, hirugarren hileko ordainsarian.

Dena den, dirulaguntza ezingo da ordaindu baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada».

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala