Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3121

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia ebazten den, 2022ko ekitaldirako.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketarako, ikerketa industrialerako, garapen esperimentalerako, bideragarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzak jaso ahal izateko aurkeztu diren eskabideak kontuan hartu dira, betiere, ezarririko epearen barruan aurkeztu badira. Laguntza hauek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko azaroaren 3ko Aginduaren bitartez iragarriak izan dira.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta, proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2022ko azaroaren 3ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntza ematea, 2022ko azaroaren 3ko Aginduan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketarako, ikerketa industrialerako, garapen esperimentalerako, bideragarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 1.817.075,83 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2022ko azaroaren 3ko Aginduaren 18. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ebazpen honetako II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea, 2022ko azaroaren 3ko Aginduan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketarako, ikerketa industrialerako, garapen esperimentalerako, bideragarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko.

Laugarrena.– 2023ko abenduaren 31 ezartzea aurtengo proiektu bakoitzean aurreikusitako jarduerak amaitzeko.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala