
123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 7 orri.)
- EPUB (166 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3120
66/2023 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, «Teatro Principal Antzokia eraberritzea eta handitzea» proiektua gauzatzekoa, 2023-2026 epealdian.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du aipatutako lankidetza-hitzarmen hori, eta behar bezalako publikotasuna emateko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, «Teatro Principal Antzokia eraberritzea eta handitzea» proiektua gauzatzekoa, 2023-2026 epealdian. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 21a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
Jon Ińaki Urbina García de Vicuńa.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ekainaREN 21eKO 66/2023 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ETA GASTEIZKO UDALAREN ARTEKOA, «TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA ERABERRITZEA ETA HANDITZEA» PROIEKTUA GAUZATZEKO, EPEALDIA 2023-2026
Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 15ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
bestetik, Ramiro González Vicente jauna, Arabako diputatu nagusia, eta
bestetik, Gorka Urtaran Agirre jauna, Vitoria-Gasteizko alkate-udalburua,
PARTE-HARTZAILEAK
Lehenengoa, Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den aldetik, egintza hau egiteko ahalmen nahikoa duena, honako hauetan xedatutakoa kontuan hartuta: (i) 18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; (ii) 29/2020 Dekretua, irailaren 7koa, lehendakariarena, zeinaren bidez Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu izendatzen baita, eta (iii) 73/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, zeinaren bidez Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen baita.
Bigarrena, Ramiro González Vicente jauna, Arabako Foru Aldundiaren Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak Arabako Foru Aldundia ordezkatzeko ematen dion legezko gaitasuna erabiliz.
Eta hirugarrena, Gorka Urtaran Agirre jauna, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 124.4.a) artikuluak Udala ordezkatzeko ematen dion legezko gaitasuna baliatuz.
Alde guztiek, beren karguei dagozkien eginkizunak betez, elkar aintzatetsiz eta ordezkatzen duten erakunde bakoitzak lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko eta bertan ezartzen diren baldintzetan behartuta geratzeko duen gaitasun osoa onartuz, eta horretarako,
ADIERAZTEN DUTE:
I.– Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10. artikuluko 17. eta 38. paragrafoetan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, besteak beste, kulturaren arloko eskumen esklusiboa, Konstituzioaren 149.2 artikuluan eta ikuskizunen arloan xedatutakoari kalterik egin gabe.
II.– Arabako Foru Aldundiak eskumenak ditu toki-erakundeei laguntza eta aholkularitza teknikoa emateko, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a) 5 artikuluaren arabera.
Halaber, ondare historiko-artistiko monumentala kontserbatzeko, hobetzeko eta zaharberritzeko eskumenak ditu, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.b) 5 artikuluaren arabera.
III.– Vitoria-Gasteizko Udalak eskumen propioak ditu gai hauetan: (i) hirigintzako plangintza, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina (ii) eraikuntzaren kontserbazioa eta birgaitzea, (iii) kulturaren sustapena eta (iv) kultura-ekipamenduak, hori guztia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 25.2 artikuluaren a) eta m) letretan aurreikusitakoaren arabera.
Era berean, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17. artikuluan adierazitakoaren arabera, lege horretan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, udalerriek eskumen propioak baliatu ahal izango dituzte honako eremu material hauetan:
a) Titulartasun publikoko zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura eta instalazioen erabilera antolatzea eta kudeatzea (17.1.3 artikulua).
b) Hirigintzaren arloko antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina (17.1.9 artikulua).
c) Kultura eta kultura-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kultura-ekipamenduak kudeatzea (17.1.20 artikulua).
IV.– Euskal Autonomia Erkidegoa, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala dira Gasteizko hiri honetako «Teatro Principal Antzokia»-ren jabetza eta jabari osoaren titularrak, % 40, % 30 eta % 30 zatiezineko proportzioan, hurrenez hurren.
V.– Vitoria-Gasteizko Udalak «Teatro Principal Antzokia» eraberritzeko eta handitzeko proiektu bat lizitatu eta esleitu du.
VI.– Hiru erakunde sinatzaile hauen helburuetako eta jardun-arloetako bat kultura babestea eta sustatzea da. Hori dela eta, Principal Antzokia antzokia zaharberritu, birgaitu eta balioa emateko helburuarekin sinatzen dute hitzarmen hau.
Horretarako, hitzarmen honen bidez, bakoitzak jarri beharreko zenbatekoa ezartzen da.
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak dagozkien zenbatekoak ordainduko dizkiote Gasteizko Udalari, azken horrek proiektuak gauza ditzan.
VII.– Aurretik azaldutako guztia oinarri hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaren baldintzak ezarri behar dira, «Teatro Principal Antzokia» eraberritzeko eta handitzeko obrak gauzatzeko eta zuzentzeko.
Ondorioz, ordezkatutako erakundeak ados daude hitzarmen hau sinatzearekin, eta, horregatik, beren antolamendu-arauetan horretarako ezarritako prozedura formalak bete ondoren, dokumentu hau formalizatzea erabaki dute – Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta erakunde erkideen, foru-aldundien eta udalerrien arteko harremanak arautzen dituzten xedapenetan xedatutakoaren arabera, eta honako klausula hauen arabera sinatzen dute:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
1.– Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (EJGV), Arabako Foru Aldundiaren (AFA) eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko lankidetza administratiboa, teknikoa eta finantzarioa, «Teatro Principal Antzokia» eraberritzea eta handitzea proiektua gauzatzeko, 2023-2026 epealdian, honako kostu honekin:
(Ikus .PDF)
2.– Instalazio eszeniko berrien kostua eta erantsitako lokal baten erosketa-prezioa ez da hitzarmen honetan jasotzen, eta dagokien erakundeek sinatu beharko duten etorkizuneko adenda batean jasoko dira.
Bigarrena.– Erakundeen betebeharrak.
1.– Proiektuaren kostu osoa finantzatzea, hurrengo taulan jasotako ekarpenen arabera:
(Ikus .PDF)
2.– EJGV eta AFA elkarlanean arituko dira Vitoria-Gasteizko Udalarekin, hitzarmen honen xede diren kontratuen garapen, jarraipen eta exekuzioan.
3.– Vitoria-Gasteizko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:
a) Jasotako funtsak eman ziren helburu zehatzerako erabiltzea, eta «Teatro Principal Antzokia eraberritzea eta handitzea» proiektua osatzen duten jarduketak egitea: exekuzio-proiektua, obra-zuzendaritza eta segurtasun- eta osasun-koordinazioa lizitatzea, bai eta obrak ere.
b) EJGV eta AFA erakundeen aurrean justifikatzea proiektua bete dela eta benetako kostua.
c) Proiektu honekin zerikusia duten eta Udalak antolatzen dituen ekitaldien ikus-elementuetan eta haren argitalpenetan eta hedapen- eta komunikazio-materialetan berariaz eta ikusteko moduan adieraztea, EJGV eta AFA erakundeen baterako finantzaketarekin.
d) Kontratuak behar bezala gauzatzen eta likidatzen direla gainbegiratzea.
Hirugarrena.– Gorabeherak, justifikazioa eta ordainketak.
1.– Vitoria-Gasteizko Udalak kontratazio-espedienteak onartu aurretik, EJGV eta AFA erakundeek beren gain hartzen dituzten finantza-konpromisoei aurre egiteko kreditu egokia eta nahikoa dagoela egiaztatzen duten ziurtagiriak igorriko dizkiote Udalari.
2.– Kontratu bidezko gorabeherarik gertatzen bada eta eragin ekonomikorik badu kontratuen esleipen-prezioan, beti ere haien zenbateko metatuak proiektuaren kostu osoa (12.000.000 euro) gainditzen ez badu, Udalaren kontratazio-organoak onartuko ditu gorabehera horiek, jarraipen-batzordeak txostena egin ondoren.
Gorabeheren zenbateko metatua proiektuaren kostu osoa (12.000.000.- euro) baino handiagoa bada, hiru erakundeak ados jarrita onartu beharko da, eta hitzarmena aldatu, bai eta beharrezko kredituak gaitu ere, partaidetza-ehunekoen arabera.
3.– Erakunde bakoitzak egin beharreko ekarpenak Vitoria-Gasteizko Udalaren ES92 2095 0611 0410 9095 1541 kontu-zenbakian ordainduko dira, gehienez ere hilabeteko epean, Udalak funtsak transferitzeko eskaera egiten duenetik aurrera.
4.– Ordainketak eta justifikazioa honela egingo dira:
(Ikus .PDF)
5.– Ordainketa bakoitza justifikatzeko, jatorrizko fakturak edo konpultsatuak eta obra-ziurtagiri jatorrizkoak edo konpultsatuak aurkeztuko dira.
Gainera, 2026ko lehen hiruhilekoan, proiektuaren aurrekontu likidatua bidali beharko da, urteka banakatuta, jarduketa-memoria batekin batera.
6.– Erakunde finantzatzaileetako batek hala eskatzen duenean, Udalak konpromisoa hartzen du proiektuaren gauzatze-kontuen egoera eta horien inguruan garrantzitsuak diren gorabehera guztien azalpen-memoria bidaltzeko, batez ere kostuaren atzerapena edo gehikuntza eragin dezakeen edozein gorabehera adierazi beharko du.
Laugarrena.– Jarraipen batzordea.
1.– Hitzarmen hau sinatzen duten erakundeek Jarraipen Batzorde bat sortuko dute.
2.– Jarraipen Batzordeak sei kide izango ditu guztira. Horietatik bi EJGVaren ordezkari izango dira; bi, AFAren ordezkari; eta beste bi, Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkari.
Presidentzia EJGVko ordezkarietako batek izango du; idazkaritza, berriz, Udaleko ordezkarietako batek.
3.– Jarraipen Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:
a) Hitzarmen honetan aurreikusitako jarduerak behar bezala gauzatzen direla zaintzea, eta elkarri informazioa emateko eta konpromisoak behar bezala betetzeko irizpideak eta moduak zehaztea.
b) Kasu bakoitzean behar diren izapideak azkar egitea eragozten duten oztopoak kentzeko erraztasunak ematea.
c) Hitzarmen honen xede diren jarduerak betetzen direla bermatzeko behar diren neurrien berri eman eta proposatzea.
d) Hitzarmena interpretatzea eta Hitzarmenaren xedearekin zerikusia duten eta horretan aurreikusita ez dauden gai guztiak ebaztea, alde sinatzaileak ados jarrita.
e) Hitzarmena eta hartutako konpromisoak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea.
f) Hitzarmen hau interpretatzean eta gauzatzean sor daitezkeen arazoak konpontzen saiatzea.
4.– Batzordearen bilkuretara bertaratzeko quorumak kide guztiak bertan egotea eskatuko du, eta erabakiak aho batez hartuko dira.
5.– Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, eta Aldeetako edozeinek proposatuta, Batzordea jarduerak behar bezala egiteko behar den guztietan bilduko da, eta, nolanahi ere, gutxienez urtean behin.
6.– Jarraipen Batzordearentzat berariaz aurreikusita ez dagoen guztian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren II. kapituluan araututako kide anitzeko organoen araubidea aplikatuko da.
Bostgarrena.– Izaera eta Araubide Juridikoa.
1.– Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta administrazio publikoen arteko akordioei aplikatu beharreko ordenamendu juridiko-administratiboaren arabera interpretatu eta garatuko da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 47. artikulutik 53. artikulura ezarritakoaren arabera.
2.– Hitzarmen honek edo hitzarmenaren betearazpenak sor ditzakeen interpretazio-arazoak Jarraipen Batzordeak konponduko ditu, aurreko klausulan esandakoaren arabera, eta, hori ezinezkoa bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren ardura eta eskumena izango dira, eta Alde sinatzaileak horren eraginpean jarriko dira esanbidez.
Seigarrena.– Erakundeen eskumenak errespetatzea.
Hitzarmen hau sinatzeak ez du esan nahi esku hartzen duten Aldeek beren eskumenei uko egiten dietenik edo horiek aldatzen dituztenik; izan ere, hitzarmenaren ondorioz hartzen dituzten konpromisoei dagozkien erantzukizunak soilik hartzen dituzte beren gain.
Zazpigarrena.– Hitzarmena aldatzea.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluko g) letran aurreikusitakoaren arabera, hitzarmen hau aldatu ahal izango da, Alde sinatzaile guztiek aho batez hala erabakitzen badute eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko araudian eskatutako izapidetzearekin bat etorriz. Nolanahi ere, aldaketaren edukia jasotzen duen adenda erantsi beharko zaio hitzarmenari.
Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.
1.– Hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du, eta sinatzen denetik izango ditu ondorioak eta behartuko ditu esku hartzen duten alderdiak.
Nolanahi ere, aldi hori amaitu baino lehen, Alde sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango dute hitzarmena beste bi urtez luzatzea, betiere aurrekontu-kontsignazio nahikoa badago.
2.– Hitzarmena arrazoi hauengatik azkenduko da:
a) Indarraldia edo adostutako luzapena igarotzea.
b) Erakunde sinatzaileen arteko adostasuna, idatziz gauzatu beharko dena.
c) Hitzarmenaren xede diren jarduerak egiteko legezko ezintasuna edo ezintasun materiala gerora sortzea.
d) Alderdietako edozeinek Hitzarmen honetako klausularen bat ez betetzea, beste aldeari idatziz jakinarazi ondoren, gutxienez hilabete lehenago.
e) Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51. artikuluan jasotako beste edozein.
3.– Hitzarmena suntsiarazten bada, alderdiek zehaztuko dituzte gauzatzen ari diren jarduerak amaitzeko baldintzak.
Hitzartutakoa behar bezala jasota gera dadin, eta ados daudela adierazteko, alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, idazpuruan adierazitako egunean eta lekuan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
Bingen Zupiria Gorostidi.
Arabako diputatu nagusia,
Ramiro González Vicente.
Vitoria-Gasteizko alkate-udalburua,
Gorka Urtaran Agirre.
RSS