
123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3118
85/2023 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Asociación de Cooperación para el Desarrollo y Ayuda Humanitaria-Nepaldala izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Asociación de Cooperación para el Desarrollo y Ayuda Humanitaria-Nepaldala izeneko elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du; izan ere, elkartearen ustez, onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi du, interes orokorra sustatzen duelako haren jardueren bitartez, zeinak batez ere laguntza humanitarioari eta eremu geografiko kalteberetako emakumeen ahalduntzeari zuzentzen baitira hezkuntza-proiektuen bidez.
Asociación de Cooperación para el Desarrollo y Ayuda Humanitaria-Nepaldala izeneko elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia AS/G/22029/2018), Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak 2018ko azaroaren 12an emandako Ebazpenaren indarrez.
Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu nagusiki bere eginkizunak.
Eratu zenetik, Asociación de Cooperación para el Desarrollo y Ayuda Humanitaria-Nepaldala izeneko elkarteak bere helburu nagusia lortzera bideratzen ditu jarduerak, hau da, garapenerako lankidetzan aritzera eta laguntza humanitarioa ematera, bai eta tokiko ingurunearen garapena eta gizarte-gaikuntza sustatzera ere, bertako kideen heziketaren eta ahalduntzearen bidez.
Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat etorrita, Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da onura publikoa, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betetzeko, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.
Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu ostean eta Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 13an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra- Asociación de Cooperación para el Desarrollo y Ayuda Humanitaria-Nepaldala izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela aintzatetsita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/G/22029/2018 zenbakiarekin.
Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio; hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS