Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3117

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen mendeko zentroetako garbiketa-kontratetako langileen soldatak eguneratzeko eta 2023an sortutako atzerakinak ordaintzeko akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86001895012002).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko ekainaren 9an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2023. urtea) akordio partzialari dagokion dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren mendeko zentroetako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena.– Akordio hori 2023ko ekainaren 9an sinatu zuten UGT, LAB, ESK eta CC.OO. sindikatuek eta Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkarteak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitara dezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, sailak, besteak beste, lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatzen dena, 10.1.i) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa, otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutakoa) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Xedatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN SOLDATAK EGUNERATZEKO ETA 2023. URTEAN SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA

Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu dira, alde batetik, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea, eta, bestetik, UGT, LAB, ESK eta CC.OO. sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 59,76koa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze aktan jasota dagoenez.

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2023. urterako % 2,5eko soldata-igoera onartzea, hitzarmen ultraaktiboaren 48. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko (eranskineko soldata-taulen arabera).

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek bi hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

ERANSKINA
2023KO SOLDATA-TAULA (2,5 %)
(Ikus .PDF)

Antzinatasun kontsolidatua (Hezkuntza Sailari eta SHEEri atxikitako zentroetan 2000-09-01 baino lehenago eta UPV/EHUri atxikitako zentroetan 2001-01-01 baino lehenago egindako hirurtekoak)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala