Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2023ko ekainaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3111

HUTSEN ZUZENKETA, honako Ebazpen honena: «Ebazpena, 2023ko ekainaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2024-2025 ikasturtean eta ondorengoetan graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartzeko onarpen nota kalkulatzeko parametroak eta beste betekizun batzuk».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2023ko ekainaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 117. zk., argitaratutako Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen 2023ko ekainaren 6ko Ebazpenaren testuan, euskarazko argitalpenean. Ebazpen horren bidez, argitara ematen dira 2024-2025 ikasturtean eta ondorengoetan graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartzeko onarpen nota kalkulatzeko parametroak eta beste betekizun batzuk. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Eranskinaren lehenengo taulan («Arteak eta giza zientzia»), 2023/2943 (6/2) orrialdean, akats batzuk antzeman dira, beraz taula hori berriz argitaratzen da hemen.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala