Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2023ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AITZONDO, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
3079

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Aitzondo, S. Coop» etxebizitzen sozietate kooperatiboaren desegitea onartzeari, likidatzailea izendatzeari eta sozietatea likidatzeari buruzkoa.

«Aitzondo, S. Coop» etxebizitzen sozietate kooperatiboak ohiko batzar orokorra egin du 2023ko martxoaren 27an, baliozki deituta eta eratuta, eta gehiengo indartuaren bidez (% 85) hartu zituen, besteak beste, honako erabaki hauek:

ERABAKIAK

– Kooperatibaren desegitea onartzea.

– Likidatzailea izendatzea.

– Kooperatiba likidatzea, azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartuz.

Oharra: erabaki horien gaineko dokumentazioa interesdunen eskura dago Donostiako (20018) Portuetxe kaleko 45B zenbakian, 3. solairuan eta 7. bulegoan (kooperatibaren egoitza).

Donostia, 2023ko apirilaren 12a.

Likidatzailea,

IBON IZQUIERDO GARATE.


Azterketa dokumentala