Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2023ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3075

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 8koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2023ko ekainaren 5eko Akordioa, Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako erabakia hartu ondoren, eta haren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legeari buruzkoa. Ebazpenari erantsi zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 8a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioaren bidez eratutako lantaldeak aldez aurretik negoziazioak egin ditu Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legearen artikulu bakarraren lehenengo paragrafoaren inguruan adierazitako desadostasunak aztertzeko eta horiek konpontzeko proposamena egiteko, Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen 1. artikuluan 8. apartatua gehitzeari lotuta. Negoziazio horien ondorioz, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte desadostasunak, honako konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:

Bi alderdiek uste dute jarraian zerrendatzen diren manuak Eusko Jaurlaritzaren araugintza- eta administrazio-ahalak erabiliz aplikatu eta garatuko direla, Estatuko araudian xedatutakoa errespetatuz eta, bereziki, jarraian zehazten diren interpretazio-irizpideen arabera:

Dopinaren aurkako Euskal Agentziaren egoitza elektronikoan argitaratzea (Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea bigarrenez aldatzen duen abenduaren 15eko 13/2022 Legearen artikulu bakarraren 8. apartatuan aipatzen dena) Espainiako Estatuak dopinaren arloan berretsitako nazioarteko hitzarmenen eta arlo horretako Estatuko legeriaren esparruan interpretatu behar da, informazio-modu gehigarri gisa, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denaz gain.

2.– Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiek uste dute konponduta daudela adierazitako desadostasunak eta amaituta dagoela planteatutako eztabaida.

3.– Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Lurralde Politikako ministroa,

ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala