
121. zk., 2023ko ekainaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3068
869/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 712/2023 Ebazpena aldatzen duena, zeinak honako ebazpen hau aldatzen duen: 435/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Teknikari Espezialista Profesionala kategorian (Instalazio Elektrikoetako Teknikaria lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 435/2023 Ebazpena, Teknikari Espezialista Profesionala kategoriako (Instalazio Elektrikoetako Teknikaria lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea José Antonio Rodríguez Montero jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.
b) Izendatzea María Paloma Díaz De la Horra andrea lehenengo epaimahaikide titular.
c) Errebokatzea María Paloma Díaz De la Horra andrearen izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.
d) Izendatzea Aitor Zubiria Mendieta jauna lehenengo epaimahaikide ordezko.
e) Errebokatzea María José Pujana Uriarte andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.
f) Izendatzea Mercedes Hernando García andrea idazkari ordezko giza.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS