
121. zk., 2023ko ekainaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3058
650/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 410/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Optikan eta Optometrian Diplomaduna kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 410/2023 Ebazpena, Optikan eta Optometrian Diplomaduna kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Eider Gutierrez Zubizarreta andrearen izendapena epaimahaiburu titular gisa.
b) Izendatzea Helena Zuriñe Olaso andrea epaimahaiburu titular.
c) Errebokatzea José Luis Salazar Díez jaunaren izendapena epaimahaiburu ordezko gisa.
d) Izendatzea Antonio Martín Rivas jauna epaimahaiburu ordezko.
e) Errebokatzea Miguel Ruiz Miguel jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.
f) Izendatzea David Martín Romero jauna lehenengo epaimahaikide ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS