
121. zk., 2023ko ekainaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3050
432/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Teknikari Espezialista Profesional lanbide-taldeko Sukaldari kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022an eta Egonkortzean iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1831/2022 Ebazpenaren bidez, Teknikari Espezialista Profesional lanbide-taldeko Sukaldari kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
ERANSKINA
SUKALDARI KATEGORIA
Batzordeburua:
– Titularra: Miren Maortua Intxaurraga.
– Ordezkoa: Pablo Olarte Ugarte.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Edurne Makazaga Castillo.
– Ordezkoa: Santiago Martinez Ontoria.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Pedro Marin De Los Mozos.
– Ordezkoa: Nuria Sanchez Salazar.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Gonzalo Martinez Gutierrez.
– Ordezkoa: Maria Teresa Silva Gallardo.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Maria Izaskun Martinez De Luna Aguirre.
– Ordezkoa: Adolfo Perez Torre.
Idazkaria:
– Titularra: Jose Ignacio Diaz Arce.
– Ordezkoa: Maria Lourdes Perez Patxo.
RSS