Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2023ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3031

EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 22an hartutako erabakiak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1789/2022, 1825/2022, 1812/2022 eta 1786/22 ebazpenen aurka jarritako errekurtsei buruzkoak.

Eman dira 1789/2022, 1825/2022, 1812/2022 eta 1786/2022 ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoei buruzko erabakiak, eta ezin izan direnez jakinarazi Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako bideetatik, eta 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, honen bidez erabaki horiek jakinarazten da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Argitalpen honen bidez jakinarazten den erabakiak hemen daude gordeta eta interesdunen eskura:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza.

Araba kalea 45.

01006 Vitoria-Gasteiz.

Erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko idazkaria,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala