Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2023ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3029

IRAGARKIA, 2023ko ekainaren 12koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitzaren ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Andia 13 – 5., 20004 Donostia) ager daitezke bost eguneko epean, entzunaldi-izapidearen edukia ezagutzeko, eta iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea izango dute alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituzten dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko ekainaren 12a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala