
120. zk., 2023ko ekainaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3028
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. atalean bideratutako 274/2023 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
274/2023 prozedura arrunta, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen Dekretua aldatzen duen otsailaren 28ko 30/2023 Dekretuaren aurkakoa (2023ko martxoaren 14ko EHAA).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 2a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS