Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2023ko ekainaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3027

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean bideratutako 93/2023 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

93/2023 prozedura arrunta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, EAEko irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da, aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA, 247. zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 2a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala