
120. zk., 2023ko ekainaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3026
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean bideratutako 88/2023 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
88/2023 prozedura arrunta, Hezkuntza Sailaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren aurkakoa (2022ko abenduaren 29ko EHAA, 248. zk.). Agindu horren bidez, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 2a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS