
120. zk., 2023ko ekainaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (300 KB - 26 orri.)
- EPUB (367 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3023
AGINDUA, 2023ko ekainaren 13koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatu eta banatzeko 2023ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.
Kulturak gero eta pisu handiagoa du herrialde garatuetan. Horrek sortutako BPGaz harago, kultura-jarduera sormenezko enpleguaren, produktu lehiakorraren eta kultura-testuinguruen gunea da, non herritarrak pertsona gisa gara daitezkeen munduko edozein lekutan. Kultura kuantitatiboki ez ezik, kualitatiboki ere dimentsionatzen da, eta munduko testuinguru berrian gero eta ezaugarri desiragarriagoak ditu.
Azken hamarkadetan, kultura-produktuaren balioa tokiko komunitatearentzako zerbitzutik haratago joan da, eta merkatu-balioa duen sektore ekonomiko bihurtu da, beste sektore batzuen aurrean lehiatzen dena testuinguru global batean. Errealitate berri horren aurrean, kultura-eragileek nahikoa tresna izan behar dituzte lehiatzeko, merkatu global batek behar dituen dimentsio guztietan.
Merkataritza-testuinguru gehiago eta merkatu handiagoak ezartzeko beharra, produktuak eremu fisiko eta digitaletan sustatzeko beharra edo merkataritza- eta komunikazio-terminoetan prestatzeko beharra, eraldaketa digitalak elkarreragin-testuinguru berrietara eraman dituen erronkak dira, tradizionalekin batera bizi direnak eta garatzen jarraitzen dutenak.
Euskadiko kultura-sektoreek, azken urteotan, oso produktu lehiakorra sortu dute, nazioartean sari ugari jaso dituena. Era berean, euskal kultura-eragileek erakutsi dute badituztela gaitasun nahikoak gure produktuak nazioarteko merkatuetara koproduzitzeko edo esportatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak apustu garbia egin nahi du kulturaren arloko profesionalei, euskal sortzaile, ekoizle eta komertzialei, laguntza eta babesa ematearen alde, modu erabakigarrian, merkatu berriak irekitzeko eta horretarako behar diren sustapen-tresnak birdimentsionatzeko, arte eszenikoak eta plastikoak, musika, literatura eta liburua sustatzeko eta merkaturatzeko prozesuei dirulaguntzak emanez.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio arte- eta kultura-jarduerei eta horien zabalkundeari buruzko eginkizunak. Funtzio horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagozkio, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren bidez.
Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartua) eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez onartutako 2023ko Dirulaguntzen Urteko Planean (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren webgunean argitaratuak) sartuta dago.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastiko profesionalak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko 2023ko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, betiere dagokion kapituluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza horietarako, guztira, 581.100 euro erabiliko dira.
a) Arte eszenikoetarako laguntzak, II. kapituluan ezarritako baldintzetan: 330.000 euro.
b) Musikarako laguntzak, III. kapituluan ezarritako baldintzetan: 150.000 euro.
c) Literaturarako laguntzak, IV. kapituluan ezarritako baldintzetan: 30.000 euro.
d) Arte plastikoetarako laguntzak, V. kapituluan ezarritako baldintzetan: 71.100 euro.
2.– Diziplina bakoitzerako adierazitako zuzkidurak alde batera utzi gabe, eskabiderik ez dagoelako, eskakizunak betetzen ez dituztelako edo aurkeztutako eskabideek kalitaterik ez dutelako diziplina baterako ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak gehikuntza-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari, horrek dagokion ebazpena eman dezan, betiere jasotzaile-modalitatea oraindik ebatzi gabe badago. Eskualdaketaren kasuan, eskatutako zenbateko globalaren eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen modalitateak izango du lehentasuna.
3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintza orokorrak.
1.– Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.
2.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek). Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen edo estatutuen arabera, aurkezten diren laguntza-modalitatearen arabera dagozkien jarduerak garatu beharko dituzte.
3.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izateko, zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izan behar dira.
4.– Honako hauek ezin izango dute agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzarik jaso:
a) Dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala edo horretarako legezko debekuren bat duen pertsona edo erakunde eskatzailea, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 legegintzako dekretuaren 50.5 artikuluan jasotzen den bezala, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuari dagokionez.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko 2023rako Aurrekontu Orokorren arabera helburu bererako dirulaguntza izendunak esleituta dituztenak.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako gainerako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
5.– Deialdi honen babesean, eskatzaile berari ez zaio dirulaguntza bat baino gehiago emango.
6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileak, artikulu honetan jasotako baldintza orokorrez gain, laguntza eskatzen duen modalitateko baldintza espezifikoak bete beharko ditu.
4. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Pertsona edo erakunde interesdunek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute deialdi honetan. Pertsona berak eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, lehenengo aurkeztutakoa bakarrik onartuko da, sarrera-erregistroaren arabera.
3.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak:
– Aurrez aurre: Eskabideak Zuzenean-en aurkeztuko dira, aurrez hitzordua eskatuta soilik, https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean sartuta, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organo, establezimendu eta bulegoetan.
– Bide elektronikoa: eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira, artikulu honetako 5. paragrafoan adierazitako helbideen bidez:
Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko bide presentziala edo elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen bide hori erabiltzera prozedurako hurrengo izapideetan, eta edozein unetan alda daiteke.
4.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte eskabideak, ondorengo paragrafoan modalitate bakoitzerako adierazitako helbide elektronikoetara sartuta.
5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean nahiz elektronikoki izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide hauetan daude eskuragarri:
Arte eszenikoak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1111108
Musika: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1111109
Literatura: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1111110
Arte plastikoak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1111111
Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen erregistro elektronikoan eman beharko du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
6.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta egiaztagiriak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dituzte. Era berean, eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
7.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
5. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eskatzaileari buruzko dokumentazioa.
a) Pertsona fisikoen kasuan eskabidea sinatzen duen pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
b) Pertsona juridikoak direnean:
b.1.– Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta, eta ez da beharrezkoa izango inskripzio horren egiaztagiririk aurkeztea.
b.2.– Administrazio hori ez den beste erregistro batzuetan inskribatutako erakundeek egiaztatu beharko dute erakundearen legezko eraketa, izaera juridikoaren arabera, ordezkariaren nortasuna, eta ordezkaritza-ahalmen nahikoa dutela, honako hauen bidez:
– Eratze-eskritura eta estatutuak, bai eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatu izanaren egiaztagiria ere.
– Identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen txartela.
– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea, bai eta ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea ere.
c) Pertsona fisiko zein juridikoentzat:
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek edo erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginarekin bat etorriz. Hala ere, interesdunek modu arrazoituan egin ahal izango dute egiaztapen hori egitearen aurka; kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztuko dute.
d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute dagoeneko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko. Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesduna horren aurka ez badago behintzat.
2.– Aurkeztutako proiektuari buruzko dokumentazioa.
Euskadi.eus-en eskuragarri dagoen laguntza-modalitate bakoitzari dagokion inprimakia, behar bezala beteta.
Nolanahi ere, 7. artikuluan aurreikusitako zuzenketa-fasean, unitate kudeatzaileak, beharrezkoa izanez gero, proiektuak baloratzeko aitortutako datuei buruzko dokumentu osagarriak eskatu ahal izango ditu.
6. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoa aplikatuz, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko da honako betekizun hauek betetzen direla:
– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik.
– Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan jasotzen den bezala, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuari dagokionez.
– Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak adierazten du egiazkoak direla eskabideko eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioko datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.
7. artikulua.– Akatsak zuzentzea.
1.– Ikusiz gero falta direla eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren agiri batzuk edo horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.
2.– Pertsona juridikoek eskabidea aurrez aurre aurkezten badute, administrazio publikoek eskabidea elektronikoki aurkezteko eskatuko diote interesdunari. Ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
8. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzea, eta Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da dirulaguntzen organo arduraduna.
Era berean, Zuzendaritza horrek diruz lagundutako proiektuen kontrola eta jarraipena egingo du, eta, horretarako, egoki iritzitako ikuskapen guztiak egin ahal izango ditu, behar bezala gauzatzen direla bermatzeko. Horretarako, onuradunek eskatzen zaien dokumentazio eta informazio guztia eman beharko dute.
9. artikulua.– Balorazio-batzordea eta dirulaguntzak emateko prozedura.
1.– Deialdi honetako II., III. eta IV. kapituluetan araututako modalitateen kontura ematen diren dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, balorazio-irizpideen arabera haien arteko erlazioa ezartzeko. Irizpide horiek eta laguntzak banatzeko prozedura aipatutako moduei dagozkien kapituluetan jasota daude.
V. kapituluan araututako modalitatearen kontura ematen diren dirulaguntzak lehiarik gabeko konkurrentzia-prozeduraren bidez emango dira. Pertsona edo erakunde onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla soilik hartuko dira aintzat eskabideak, eta ez da beharrezkoa izango eskaeren arteko konparaziorik egitea, ez eta eskaeren arteko lehentasunik ere.
2.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak onartutako proiektuak aztertu eta baloratuko ditu. Horretarako, Balorazio Batzorde bat eratuko da modalitate bakoitzerako, eta honako osaera hau izango du:
Batzorde guztietako lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzorde bakoitzeko bokala:
Arte eszenikoak: Faustino Kanalaetxebarria.
Musika: Imanol Arana Ariz.
Literatura: Marta Merino Ortiz de Landaluce.
Arte plastikoak: M.ª. Jesus Cambra Contin.
Idazkari gisa, Goizalde González Mosteirok jardungo du guztietan, hitzarekin baina botorik gabe.
3.– Modalitate bakoitzeko Balorazio Batzordeak, modalitate bakoitzerako aurreikusitako esleipen-irizpide eta -prozeduretan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kulturako sailburuordeari. Proposamen horretan, honako hauek jasoko dira: pertsona edo erakunde onuradunen zerrenda, emandako dirulaguntzaren xedea eta zenbatekoa, ezetsitako eta onartu gabeko eskabideen zerrenda eta kasu bakoitzari dagokion arrazoia.
10. artikulua.– Ebazpena.
1.– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren ebazpen-proposamenak ikusita, Kulturako sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen ebazpenak emango ditu.
2.– Pertsona edo erakundeak izapidetzen ari den itzulketa-prozedura bat badu, dirulaguntza emateko, prozedura hori amaitu beharko da, eta, itzulketa-prozedura amaituta, pertsona edo erakundeak itzultzeko betebeharra badu, betebeharpeko pertsona edo erakundeak zorra borondatezko epean ordaintzen badu edo atzeratu eta bermatzen badu edo dagokion itzulketa-ebazpena aurkaratzen denean etetea erabakitzen bada bakarrik eman ahal izango da. Kasu horietatik kanpo, pertsona edo erakundeak pertsona edo erakunde onuradun izateko debekua izango luke, ez dituelako egunean dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren ildotik.
3.– Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
4.– Erabakiak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Lehenik egindako jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
Ebazpena bide elektronikoz jakinaraziko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» ren bidez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
11. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honetan ezarritako mugak errespetatuz, dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
12. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.
Agindu honetan araututako dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Hirugarren interesdunaren Eusko Jaurlaritzako alta-inprimakia aurkeztea, pertsona edo erakunde onuraduna erregistratuta ez badago edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
c) Diruz lagundutako proiektua deialdira aurkeztutako baldintzetan gauzatzea. Hala ere, salbuespen gisa, funtsezko aldaketarik ez dakarten eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoari eragiten ez dioten aldaketak sartu ahal izango dira. Horiek idatziz jakinarazi beharko zaizkio Kulturako sailburuordeari, eta hark hamabost eguneko epea izango du, jakinarazpena jasotzen den egunetik zenbatzen hasita, onartzeko edo ez onartzeko. Epe hori berariazko jakinarazpenik gabe igarotzen bada, proposatutako aldaketa onartutzat joko da.
d) Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen xedea fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.
e) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa berariaz aipatzea katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafikoetan. Material hori euskaraz argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe beste hizkuntza batzuk ere erabiltzea.
f) Agindu honetan laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritakoak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura laguntzak eta dirulaguntzak jasotzeagatik ezarritako gainerako betebehar guztiak ere. Era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotako betebeharrak barne.
13. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Agindu honen kontura emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Dirulaguntzaren% 50 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 12.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
b) Gainerako % 50a, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera osoa egin dela egiaztatu eta behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da, 14. artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.
2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta ordainketak, zergaren araudia aplikatuta legozkiekeenak. Hala badagokio, jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa onuradunak eskatu beharko du.
3.– Pertsonak edo erakundeak izapidetzen ari den itzulketa-prozedura bat badu, ordainketa prozedura horren amaierak baldintzatuko du, eta, itzulketa-prozedura amaituta, pertsonak edo erakundeak itzultzeko betebeharra badu, ordainketa egin ahal izango da soilik baldin eta betebeharpeko pertsonak edo erakundeak zorra borondatezko aldian ordaintzen badu, edo atzeratzen badu eta bermatzen badu, edo dagokion itzulketa-ebazpena aurkaratzen denean etetea erabakitzen bada. Kasu horietatik kanpo, pertsonak edo erakundeak pertsona edo erakunde onuradun izateko debekua izango luke, ez dituelako egunean dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendu Orokorra onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren ildotik.
14. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa.
1.– Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2024ko azaroaren 30a baino lehen, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte pertsona edo erakunde onuradunek:
a) Dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztutako jardueraren gauzatzeari, betetze-mailari eta ebaluazioari buruzko memoria zehatza, eta euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen inprimakia, behar bezala beteta.
b) Erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, diruz lagundutako jardueraren exekuzioaren (gastuak eta diru-sarrerak) emaitza ekonomikoa, ahalik eta banakatuena, euskadi.eus-en eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
Diru-sarreren zerrendan, besteak beste, honako hauek sartu beharko dira:
– Pertsona edo erakunde onuradunaren behin betiko ekarpena.
– Beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen ekarpenak. Pertsona edo erakunde onuradunak ez badu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaz bestelako dirulaguntzarik jaso, horretarako egindako erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko da.
– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntza.
c) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeko egindako gastuen egiaztagiri guztien zerrenda sailkatua (nominak, fakturak, tiketak, ordainagiriak), euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
d) Egindako gastuak justifikatzen dituzten frogagiriak eta fakturak.
e) Katalogoen, programen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko edo soinudunen hizkuntza-bertsioen adibideak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dutela berariaz adierazita.
2.– Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte justifikazioak:
– Justifikazioak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta soilik, https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean sartuta, EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistro edo lekuetan.
– Era berean, justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean.
3.– Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, lehen aipatutako helbide elektronikoan sartuta.
4.– Justifikazioak modu presentzialean zein elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus egoitza elektronikoan daude eskuragarri, Agindu honen 4.5 artikuluan adierazitako helbidean.
15. artikulua.– Azpikontratazioa.
1.– Erakunde onuradunak hirugarrenekin hitzartu ahal izango du diruz lagundutako jarduera gauzatzea, gehienez ere diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 75eraino, azpikontratu guztien prezioak batuta.
Azpikontratazioen kasuan, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa hartu aurretik, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen erakunde nahikorik, edo salbu eta gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.
2.– Diruz lagundutako plana bere kabuz egiteko pertsona edo erakunde onuradunak egin behar dituen gastuak kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira.
3.– Nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritako mugak eta betebeharrak aplikatuko zaizkie onuradunei eta kontratistei.
16. artikulua.– Aldatzeko ebazpena.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publiko edo pribatutatik beste dirulaguntza edo laguntza batzuk jasotzen badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.
17. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzultzeko arrazoiak.
1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein partez, aurreikusitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.
c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa, hala badagokio, ez itzultzea horretarako ezarritako epean.
d) Nahitaez bete beharreko beste edozein, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Erregelamendu Orokorraren 91., 92. eta 93. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
2.– Baldintza horietakoren bat betetzen dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan bidezkoak diren atzerapenei dagokienez,legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen da, bai eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduan oinarrizko izaeragatik aplikatzekoak diren manuak ere.
18. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa.
Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Kultura eta sormen eremura bideratutako laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Helburua: Kultura eta sormen sektoreko laguntza ekonomikoak eta dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten Administrazioak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024300-capa2-eu.shtml
Araudia: Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
II. KAPITULUA
ARTE ESZENIKOETARAKO LAGUNTZAK
19. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak eta gastuak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egiten dituzten ikuskizunak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko gastuak finantzatzeko dira.
2.– Agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, aurkeztutako proiektua garatzeko behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundu daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da, inola ere, merkatuko balioa baino handiagoa izango. Gainera, agindu honen esparruan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan diruz lagun daitezkeen gastuei buruz xedatutakoa aplikatuko da.
3.– Honako sustapen- eta banaketa-gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastu gisa:
– Publizitatea eta komunikazioa (material grafikoa eta ikus-entzunezkoa editatzea, web-orriak sortzea eta mantentzea, hedabideen publizitatea).
– Langile-gastuak. Egotzitako gastuek ezingo dute urteko fakturazio osoaren% 15 gainditu.
– Deialdi honen xede den esparruko prestakuntza-gastuak (merkaturatzea, nazioartekotzea, marketina).
– Azoketara joatea.
– Bidaiak eta garraioak.
– Beste banaketa-gastu batzuk.
4.– Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
20. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintza espezifikoak.
1.– 3. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain, bi baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek:
a) Gutxienez 2 ikuskizun eszeniko profesional ekoiztea eta 40 emanalditik gorako bira egitea antzerkirako eta 30 emanalditik gorako bira dantzarako eta zirkurako, 2019ko urtarrilaren 1etik deialdi hau argitaratzen den egunera arte.
b) Sustapen- eta banaketa-proiektu bat aurkeztea, honako agindu honen II., III. eta IV. kapituluetan araututako laguntzen ekoizpen onuraduna barne hartuta: agindua, 2023ko martxoaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko ekitaldian arte eszenikoen ekoizpenerako dirulaguntzak ematea arautzen eta iragartzen duena (2023ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.).
2.– Honako hauek ezin izango dituzte kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu:
a) Elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten antzerki-arloko erakunde eskatzaileak.
b) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren V. kapituluan araututako laguntzen pertsona edo erakunde onuradunak. Agindu horren bidez, 2023ko ekitaldian Arte eszenikoen ekoizpenerako dirulaguntzak ematea arautu eta horietarako deialdia egin zen (2023ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.).
21. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Laguntzen zenbateko osoa 330.000 eurokoa da.
2.– Aukeratutako proiektu bakoitzari gehienez emango zaion zenbatekoa ez da izango 12.000 eurotik gorakoa, ez eta onartutako proiektuaren aurrekontuaren % 75 baino handiagoa ere.
22. artikulua.– Hautaketa-irizpideak eta banaketa-prozedura.
1.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, irizpide objektibo hauek aplikatuko dira:
a) Sustapen-planean inplikatutako baliabideak.
a.1.– Autofinantzaketa-maila.
a.2.– Langileen kostuak.
a.3.– Merkaturatzeko eta komunikatzeko langile propioak kontratatzea.
a.4.– Elkartutako edo zerbitzuak emateko akordioak dituzten banatzaileen sarea.
a.5.– Komunikabide eta komunikazio-elementuetan aurreikusitako inbertsioa.
a.6.– Webgune eleaniztuna eguneratuta izatea (euskara, gaztelania eta frantsesa edo ingelesa).
a.7.– Produktuak sustatzeko sare sozialak erabiltzea (Facebook, Instagram, YouTube eta twitter).
a.8.– Ikuslegoarekin lan egitea.
a.9.– EAEtik kanpoko azoka baten programazio ofizialean parte hartzea 2022-2023 denboraldian.
b) Nazioartekotzea.
b.1.– Nazioarteko merkatuetara joatea.
b.2.– Nazioarteko proiektu edo sareetan parte hartzea.
c) Generoa. Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza artistikoan.
e) Euskara. Salmentako ikuskizunetan euskara erabiltzea.
2.– Irizpide bakoitzak izango duen pisu espezifikoa eta hura aplikatzeko erabiliko diren baremoak II. eranskineko taulan daude jasota.
3.– Deialdi honetako 20.1.b) artikuluan adierazitako baldintza betetzen duten pertsona edo erakunde eskatzaileek lehentasuna izango dute agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izateko; beraz, aurreko irizpideak aplikatzean lortzen den lehentasun-hurrenkeran, baldintza hori betetzen ez duten pertsonen edo erakundeen aurretik egongo dira.
4.– Eman beharreko laguntzen zenbatekoa zehazteko, prozedura hau aplikatuko da:
a) Lehenik eta behin, lehentasun-ordenan ordenatuko dira proiektuak, balorazio-prozesuan lortutako puntuazioaren eta aurreko 3. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.
b) Ondoren, banaketaren behin-behineko kalkulua egingo da: erabilgarri dagoen kopurua aurreko puntuan (edo urratsean) aipatutako hurrenkeraren arabera banatuko da, eta bakoitzari eskatutako zenbatekoaren % 100 emango zaio, betiere 21.2 artikuluan adierazitako mugak kontuan hartuta.
c) Kalkulu hori eginda, soberako azken kopuru bat ateratzen bada, onuradunen artean sailkatutako hurrengo proiektua sartuko da, eta zuzkidura globala zati berdinetan banatuko da guztien artean.
III. KAPITULUA
MUSIKARAKO LAGUNTZAK
23. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak eta gastuak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak EAEko musika-taldeen edota errepertorioaren % 75 baino gehiago euskaraz dutenen zuzeneko zirkuiturako sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egiten badira.
2.– Agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, aurkeztutako proiektua garatzeko behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundu daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da, inola ere, merkatuko balioa baino handiagoa izango. Gainera, agindu honen esparruan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan diruz lagundu daitezkeen gastuei buruz xedatutakoa aplikatuko da.
3.– Proiektuaren aurrekontuan sartu beharreko gastuek bat etorri beharko dute artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitako aldian garatu beharreko jarduerekin, eta honako kontzeptu hauen arabera banakatuko dira:
a) Langileak. Enpresa-proiektuetarako, atal honetan egotzitako gastuek ezin izango dute proiektuaren gastuen aurrekontu osoaren % 30 gainditu.
b) Publizitatea, komunikazioa eta banaketa (material grafikoa eta ikus-entzunezkoa editatzea, web-orriak sortzea eta mantentzea, publizitatea komunikabideetan, etab.).
c) Deialdi honen xede den eremuko prestakuntza-gastuak (merkaturatzea, nazioartekotzea, marketina...).
d) Zuzeneko musikaren salerosketarekin lotutako azoka eta ekitaldi profesionaletara joatea. Durangoko azoka edo jarduera hori garatzeko berariazko espazio edo jarduera-programarik ez duen beste edozein ekitaldi ez da halakotzat hartuko.
e) Aipatutako jarduerekin lotutako banaketa, bidaiak eta garraioak.
4.– Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
24. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintza espezifikoak.
1.– Laguntza hauek eskatu ahal izateko, 3. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain, honako betekizun espezifiko hauek egiaztatu beharko dituzte:
a) Proiektu unitarioak:
Atal honetan musika-talde bakar bati dagozkion proiektuak sartuko dira, baldin eta gutxienez baldintza hauetako bi egiaztatzen badituzte:
a.1.– Gutxienez 2 disko argitaratu izana, eta azkena 2019tik aurrera.
a.2.– 2019. eta 2022. urteen artean gutxienez 50 kontzertu profesional egin izana.
a.3.– Proiektuaren xede den musika-produkzioa Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren musika-jarduera profesionaletarako deialdiaren 2021eko edo 2022ko edizioan diruz laguntzea.
b) Enpresa-proiektuak.
Atal honen barruan, honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek edo entitateek aurkeztutako proiektuak hartuko dira kontuan:
b.1.– Management eta/edo musika-ordezkaritzaren arloan enpresa-jarduera garatzea, eta inola ere ez elkarte edo fundazioaren forma juridikoaren pean.
b.2.– 2022an, zuzeneko zirkuituan banatzeko, gutxienez 4 talde edo bakarlari ordezkatu izana, proiektu musikal berezituekin; nolanahi ere, deialdi honen esparruan sartutakoen artean (23.1).
b.3.– Zuzeneko zirkuiturako sustapen- eta banaketa-proiektu bat aurkeztea deialdi honetako aldian, 23.1 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gutxienez bi eta gehienez lau musika-talderentzat.
2.– Artikulu honetako 1. apartatuan ezarritako sarbide-baldintzak betetze aldera, musika-talde edo -proiektu berriak sustatzen dituzten pertsonen ibilbideari buruzko erreferentziak onartu ahal izango dira, baldin eta horiek behar bezala dokumentatzen badira aurreko taldeetako edo proiektuetako egiletzari edo egilekidetzari buruzko ziurtagirien edo abalen bidez.
3.– Musika-talde bera ezingo da egon hedapen-eskaera edo -proiektu batean baino gehiagotan sartuta.
25. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Laguntzen zenbateko osoa 150.000 eurokoa da.
2.– Hautatutako proiektu bakoitzari emandako zenbatekoa ezingo da izan onartutako sustapen-planaren aurrekontuaren% 75 baino handiagoa, eta eman beharreko gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:
a) Proiektu unitarioak (24.1.a artikulua): 5.000 euro.
b) Enpresa-proiektuak (24.1.b artikulua): 15.000 euro.
3.– Edonola ere, aurreikusitako hautaketa- eta banaketa-irizpideak eta -prozedurak aplikatu ondoren, finkatutako eremu bakoitzerako baliabide ekonomikoen arabera lortuko da laguntza, 26.3 artikuluan zehazten den bezala.
26. artikulua.– Hautaketa- eta kuantifikazio-irizpideak.
1.– Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egiteko, deialdian sartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten proiektuei honako irizpide objektibo hauek aplikatuko zaizkie:
1.1.– Proiektu unitarioak (24.1.a artikuluan finkatutakoaren arabera).
a) Proiektuaren adierazleak eta baliabideak:
a.1.– Eskaeraren xede den musika-proiektuak dirulaguntza jaso izana Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2022ko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdian.
a.2.– Sustapenerako pertsonak edo lan espezifikoak kontratatzea.
a.3.– Ikus-entzunezko sustapeneko eta/edo sustapen digitaleko euskarri eta elementuetan inbertitzea.
a.4.– Autofinantzaketa-maila.
a.5.– 2021. eta 2022. urteetan, azoketara edo bestelako ekitaldi profesionaletara joatea (23.3.d artikuluan ezarritakoaren arabera).
a.6.– Web eleaniztuna edukitzea (euskara eta gaztelania gehi ingelesa –edo beste batzuk–).
b) Proiektuaren xede den musika-taldearen profila eta ibilbidea.
b.1.– Musika-taldearen antzinatasuna ibilbide profesionala hasten denetik.
b.2.– Argitaratutako diskoen kopurua.
b.3.– 2020 eta 2022 arteko kontzertuen kopurua:
b.3.1.– Euskararen eremuan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa);
b.3.2.– Euskararen eremutik kanpo.
b.4.– Emakumearen parte-hartzea.
b.5.– Euskararen erabilera errepertorioan.
1.2.– Enpresa-proiektuak (24.1.b artikuluan finkatutakoaren arabera).
a) Sustapen-proiektuaren adierazleak eta baliabideak.
a.1.– Eskaeraren xede diren musika-proiektuek dirulaguntza jaso izana Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdian, 2022. urtean.
a.2.– Aurkeztutako aurrekontuaren ratioa 2022an fakturatutako kontzertu-kopuruaren gainean (b3 irizpidearen adierazlearen arabera).
a.3.– Ikus-entzunezko sustapenerako eta/edo sustapen digitalerako euskarri eta elementuetan inbertitzea.
a.4.– Autofinantzaketa-maila.
a.5.– Web eleaniztuna izatea (euskara eta gaztelania gehi ingelesa –edo beste batzuk–).
a.6.– 2021. eta 2022. urteetan, azoketara edo bestelako ekitaldi profesionaletara joatea (23.3.d artikuluan ezarritakoaren arabera).
a.7.– Emakumearen parte-hartzea (proiektuan sartutako musika-taldeak).
a.8.– Euskararen erabilera errepertorioan (proiektuan sartutako musika-taldeak).
b) Erakundearen bolumena eta jarduera.
b.1.– Erakundeko langileen kopurua.
b.2.– Erakundearen antzinatasuna (lege-erregistroaren urtea).
b.3.– Erakundeak 2022an fakturatutako kontzertuen kopurua (proiektuan sartutako musika-taldeak):
b.3.1.– Euskararen eremuan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Hirigune Elkargoa).
b.3.2.– Euskararen eremutik kanpo.
b.4.– Erakundeak antolatutako lanbide-heziketako edo ikusleak sentsibilizatzeko jarduera egonkorrak (2020tik gutxienez identifika daitezkeenak).
2.– Irizpide bakoitzak izango duen pisu espezifikoa eta aplikatzeko erabiliko diren baremoak II. eranskineko taulan daude jasota.
3.– Hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, prozedura honi jarraituko zaio:
a) Lehenik eta behin, bi poltsa ekonomiko ezberdin kalkulatuko dira: 24.1 artikuluan deskribatutako eremu bakoitzerako. Horietako bakoitzean erreserbatu beharreko zenbatekoa aurreko atalean aurreikusitako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuek eskatutako zenbatekoen baturaren portzentaje erlatiboaren arabera zehaztuko da (4.3).
b) Ondoren, banaketaren behin-behineko kalkulua egingo da eremu bakoitzerako: eremu bakoitzean erabilgarri dagoen kopurua proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren araberako lehentasun-ordenaren arabera banatuko da, eta bakoitzari eskatutako zenbatekoaren % 100 emango zaio, betiere 21.2 artikuluan adierazitako mugak kontuan hartuta.
c) Aurreko kalkuluak aplikatu ondoren, horietakoren batean soberako kopurua ateratzen bada, dagokion esparruko onuradunen artean sailkatutako hurrengo proiektua sartuko da, eta zuzkidura globala zati berdinetan banatuko da guztien artean.
IV. KAPITULUA
LITERATURARAKO LAGUNTZAK
27. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak eta gastuak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak literaturaren sektoreko sortzaileek (idazketa, ilustrazioa, itzulpena) eta argitaletxeak diren pertsonek edo entitateek 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko gastuak finantzatzeko dira.
2.– Agindu honen esparruan diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, aurkeztutako proiektua garatzeko behar-beharrezkoak direnak eta deialdi honetan eta dirulaguntza emateko ebazpenean edo izan ditzakeen aldaketetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundu daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da, inola ere, merkatuko balioa baino handiagoa izango. Gainera, agindu honen esparruan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan diruz lagundu daitezkeen gastuei buruz xedatutakoa aplikatuko da.
3.– Aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:
– Ekitaldian edo azokan izena ematea.
– Bidaiak eta garraioak.
– Ostatua eta dietak.
4.– Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
28. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradun izateko baldintza espezifikoak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, bi baldintza hauetakoren bat betetzen dutenek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek:
a) Sortzaileentzat, azken hamar urteetan gutxienez bi liburu argitaratu izana.
b) Argitaratzaileentzat, azken bi urteetan gutxienez bost liburu argitaratu izana.
Eskatzaile batek egilearen eta argitaletxearen baldintzak betetzen baditu, horretarako erreferentziarik onuragarriena erabiliko da.
2.– Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzak ezin izango dituzte eskuratu elkarte edo fundazioaren forma juridikoa duten erakunde eskatzaileek.
3.– Proiektuari buruz aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Proiektuaren fitxa, azken hamar urteetan argitaratutako liburuen kopurua eta egin beharreko jardueren aurrekontua adierazita (euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen ereduaren arabera).
29. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Laguntzen zenbatekoa 30.000 eurokoa da.
2.– Eskatzaile bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ezingo da 5.000 eurotik gorakoa izan argitaletxeen kasuan, eta 3.000 eurotik gorakoa sortzaileen kasuan, ezta ere, edozein kasutan, onartutako planaren aurrekontuaren% 75etik gorakoa ere.
3.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak kalkulatzeko, honako muga hauek ezartzen dira:
a) Espainian, ostatuetarako eta dietetarako gehieneko gastuak, pertsonako eta eguneko: 70 euro ostaturako eta 40 euro dietetarako.
b) Espainiatik kanpo, ostatuetarako eta dietetarako gehieneko gastuak, pertsonako eta eguneko: 120 euro ostaturako eta 60 euro dietetarako.
30. artikulua.– Hautatzeko eta kuantifikatzeko irizpideak.
1.– Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, irizpide objektibo hauek aplikatuko dira:
a) Egileen edo argitaletxeen ibilbidea (30 puntu, gehienez). Azken urteetan argitaratutako lanak honela baloratuko dira:
– Sortzaileentzat, azken hamar urteetan argitaratutako liburuen kopuruaren arabera: 6 lan edo gehiago 30 puntu, 4 edo 5 lan 20 puntu eta 3 lan 10 puntu.
– Argitaletxeentzat, azken bi urteetan argitaratutako liburuen kopuruaren arabera: 21 lan edo gehiago 30 puntu, 15 eta 20 lan artean 20 puntu eta 6 eta 14 lan artean 10 puntu.
Eskatzaile batek egilearen eta argitaletxearen baldintzak betetzen baditu, eskatzailearentzako erreferentziarik onuragarriena erabiliko da.
b) Zein azoka edo ekitalditara joaten den (70 puntu, gehienez).
– 70 puntu: Frankfurt, Bolonia, Guadalajara.
– 50 puntu: Liber, Londres, Edinburgo, Angouleme.
– 25 puntu: liburu eta literaturari buruzko beste azoka eta ekitaldi profesional batzuk.
Azoka batean baino gehiagotan parte hartuko badu, puntuaziorik altuena hartuko da kontuan.
2.– Balorazio-baremoan gutxienez puntuen % 60 lortzen ez dutenak baztertu egingo dira, eta ezingo dira sartu hautatutako proiektuetan.
Dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpide bat erabiliko da. Irizpide horren arabera, zuzkidura ekonomikoa aurreko paragrafoan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuen artean banatuko da, betiere onartutako kostuaren arabera.
V. KAPITULUA
ARTE PLASTIKOETARAKO LAGUNTZAK
31. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak eta gastuak.
1.– Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2023an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzeko dira, euskal artisten lana zabaltzeko.
2.– Azoketara joateko aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastutzat hartuko dira standaren alokairu-gastuak eta euskal artisten obra-garraioaren gastuak.
3.– Eskatzaileak egiaztatzen badu azokan parte hartzea organo kudeatzaileak onartu duela, dirulaguntza emango da.
4.– Ez da inolaz ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da.
32. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Laguntzen zenbateko osoa 71.100 eurokoa da.
2.– ARCO Nazioarteko Arte Azokan (Madril, Espainia) parte hartzeko, 24.000 euro erabiliko dira gehienez.
Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa, galeria bakoitzeko, onartutako kostuen % 75 izango da, 12.000 euroko gehienekoa gainditu gabe,
3.– Espainiatik kanpo egiten diren nazioarteko azoketan parte hartzeko dirulaguntzak emateko, 48.000 euro erabiliko dira gehienez.
– Amerikako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogotá, Kolonbia), Frieze Art Fair (New York, AEB)..
– Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turín, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia), ARCO (Lisboa, Portugal), Art-o-rama (Marsella, Frantzia), Artgenève (Geneva, Suitza)
– Asiako azokak: Art Basel (Hong Kong, Txina), West Bund Art & Design (Shanghai, Txina), Art021 (Shanghai, Txina) NAFI (Nanjing, Txina).
– Azoka eta galeria bakoitzeko emango diren dirulaguntzen zenbatekoa onartutako kostuen % 75 izango da, Amerikako eta Asiako azoketan 20.000 euro gainditu gabe, eta Europako azoketan 12.000 euro gainditu gabe.
4.– Nazioarteko beste arte-azoka batzuetan parte hartzeko dirulaguntzak, aurreko puntuetan aipatzen ez direnak, 2. eta 3. puntuetako kopuruak agortu ez badira baino ez dira emango.
Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoa, azoka eta galeria bakoitzeko, onartutako kostuen % 75era irits daiteke, 4.000 euroko gehienekoa gainditu gabe.
5.– Baldin eta, taldeetako baten barruan, gehieneko zuzkidura nahikoa ez bada dagokion taldean sartutako eskabide guztiei aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan erantzuteko, banatu beharreko zenbatekoa talde horretan bildutako guztien artean hainbanatuko da, azoka bakoitzean onartutako kostuaren proportzioan.
Era berean, eskabiderik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez direlako ARCO (Madril) Nazioarteko Arte Azokan parte hartzeko esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, horrek 3. puntuan adierazitako Estatutik kanpoko nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango du. Era berean, arrazoi berberengatik 2. eta 3. puntuetan esleitzen ez diren zenbatekoak 4. puntukoei esleituko zaizkie.
6.– Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak azoketarako jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango 50.000 eurotik gorakoa.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS