Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2023ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3010

IRAGARKIA, 2023ko ekainaren 14koa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Ondare Da, S.L.U. enpresak Gasteizen sustatzen dituen proiektu hauek: Alaves-Universidad Euneiz Master Plana, Alaves-Residencia/Hotel Master Plana eta Alaves-Futbol-zelaiak Master Plana.

Ondare Da, S.L.U. enpresak sustatzen dituen Alaves-Universidad Euneiz Master Plana, Alaves-Residencia/Hotel Master Plana eta Alaves-Futbol-zelaiak Master Plana izeneko proiektu horiek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar dute, horrela arautzen baita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean.

Proiektu horiek Vitoria-Gasteizko Udalari aurkeztu beharko zaion jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren mende daude.

Horrela, bada, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira honako proiektu hauek: Alaves-Universidad Euneiz Master Plana, Alaves-Residencia/Hotel Master Plana, Alaves-Futbol-zelaiak Master Plana eta horien ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, eta dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1) edo honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/eiao-00127/web01-tramite/eu/. Horrela, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 14a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala