Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2023ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3008

1800/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 8koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko Zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Integrazio Asistentzialeko Zuzendaritzako Idazkaria lanpostua hutsik geratuko da laster. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatupeko langileak, funtzionarioak edo lan kontratudun-finkoak izatea edo Osasun Sistema Nazionaleko osasun-erakundeetako estatutupeko langile finkoak izatea eta C2/D2 lanbide-taldeko kategoria batean lanpostua gordetzea dakarren zerbitzu aktiboan edo bestelako administrazio-egoeran egotea.

b) C/D taldeari dagokion titulazioaren jabe izatea.

c) Gutxieneko lan-esperientzia: 2 urte, C2/D2 lanbide-taldean.

d). 2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun data: 2005-06-01).

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

a) Ezagutza espezifikoak arlo hauetan:

– Prestakuntza eta/edo esperientzia izatea Zuzendaritzako antolamendu-unitateetan.

– Ezagutza aurreratuak Ofimatikan: Word, Excel, Acces, Power Point.

– SAP-Karteldegiak inguruko ezagutza.

b) Esperientzia antzeko lanpostuetan.

c) Taldean lan egiteko eta kudeatzeko gaitasuna.

d) Komunikaziorako, informazioaren transmisiorako eta kalitateko traturako gaitasunak.

Lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

3.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo), 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira. (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo), datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi bezala egiaztatzea, baldin eta CV aplikazio informatiko korporatiboan jadanik egiaztatuta badaude, eta, beti ere, izangaiak bere eskabidean horrela adierazten badu.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabide baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen ebazpen bidez emango zaio amaiera honen bidez hasitako prozedurari (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranet eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2023ko ekainaren 8a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala