Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2023ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3006

35/2023 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko Buru lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

AURREKARIAK

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen 2022ko martxoaren 6ko 13/2023 Ebazpenaren bidez, Gorlizko Ospitaleko Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko Burua lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko apirilaren 18ko EHAA, 73. zk.). Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da aurkeztu parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hautagairik.

Horiek horrela, eta indarrean dagoen legeriak pertsonalaren arloan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Osakidetzaren Estatutu Sozialetako 15.1.e) artikuluarekin bat etorriz (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, azaroaren 14ko EHAA, 219. zenbakia), eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gorlizko Ospitaleko Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Azpitaldeko Burua lanposturako deialdia bete gabe uztea, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko ekainaren 1a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala