Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2023ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3005

32/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean Zeladoreen Arduraduna lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

AURREKARIAK

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen 2023ko martxoaren 6ko 10/2023 Ebazpenaren bidez, Gorlizko Ospitaleko Zeladoreen Arduraduna lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko apirilaren 17ko EHAA, 72. zk.). Deialdian horretarako emandako epearen barruan ez da aurkeztu parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hautagairik.

Horiek horrela, eta indarrean dagoen legeriak pertsonalaren arloan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Osakidetzaren Estatutu Sozialetako 15.1.e) artikuluarekin bat etorriz (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, azaroaren 14ko EHAA, 219. zenbakia), eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gorlizko Ospitaleko Zeladoreen Arduraduna lanposturako deialdia hutsik uztea, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko maiatzaren 29a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala