Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2023ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2995

36/2023 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendatzen den María Inmaculada Aguirre Bilbao andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Buru, izendapen askez.

Martxoaren 6ko 14/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Burua lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahaiak aurkeztutako eskabideen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta María Inmaculada Aguirre Bilbao andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan izanik, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Buru, izendapen askez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Inmaculada Aguirre Bilbao andrea Zerbitzu Orokorretako Azpitaldeko Buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapen askeko prozeduraren bidez lanpostuetarako izendatutako langileak diskrezionalki kendu ahal izango ditu kargutik izendapena egin zuen organoak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik aldatzeak beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea ekarriko du, eta, nolanahi ere, interesdunak titular gisa duen kategoriaren berezko baldintzei eutsiko zaie, eta ezaugarri berberak dituen lanpostuari atxikiko zaio, lehentasunez izendapenaren aurretik betetzen zuen antolamendu- eta lurralde-eremu berean. Atxikipenak kargua utzi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Jakinaraz bekie Ebazpen hau interesdunei eta Gorlizko Ospitaleari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko ekainaren 1a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala