Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2023ko ekainaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2993

33/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Aránzazu Iragüen Villalmanzo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Administrazio eta Kudeaketako atalburu - B (Erosketa-arloa) izendatzen den, izendapen askez.

Martxoaren 6ko 11/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Administrazio eta Kudeaketako Atalburu - B (Erosketa-arloa) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahaiak aurkeztutako eskabideen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta María Aránzazu Iragüen Villalmanzo andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan izanik, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Administrazio eta Kudeaketako Atalburu - B (Erosketa-arloa), izendapen askez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Aránzazu Iragüen Villalmanzo andrea Administrazio eta Kudeaketako Atalburu - B (Erosketa-arloa) izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapen askeko prozeduraren bidez lanpostuetarako izendatutako langileak diskrezionalki kendu ahal izango ditu kargutik izendapena egin zuen organoak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik aldatzeak beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea ekarriko du, eta, nolanahi ere, interesdunak titular gisa duen kategoriaren berezko baldintzei eutsiko zaie, eta ezaugarri berberak dituen lanpostuari atxikiko zaio, lehentasunez izendapenaren aurretik betetzen zuen antolamendu- eta lurralde-eremu berean. Atxikipenak kargua utzi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Jakinaraz bekie Ebazpen hau interesdunei eta Gorlizko Ospitaleari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko maiatzaren 29a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala