Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2023ko ekainaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, SAU (IRUNVI)
2988

IRAGARKIA, Irungo Alarde 6.3.01 eremuko 52 babes publikoko etxebizitza alokairuan adjudikatzeko deialdian eta oinarrietan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzeari buruzkoa.

Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa / Sociedad Pública de Vivienda de Irun, S.A.U. – Irunvi sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2023ko ekainaren 15ean egindako bileran, onartu egin ditu «6.3.01 Alardea Eremuko Babes Publikoko 52 etxebizitza alokairuan esleitzeko deialdia eta oinarriak» izenekoan onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak eta Irunviren webgunean argitaratuko direla. Zerrenda horiek EHAAn eta Gipuzkoako lurralde historikoan gehien argitaratzen diren euskarazko eta gaztelaniazko egunkarietan argitaratuko direla iragarri da.

Irunviko Administrazio Kontseiluaren aurrean zerrenden aurkako erreklamazioa aurkezteko epea: 15 egun, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Nola aurkeztu: Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Irunviren bulegoetan, bertara joanda (Eliza kalea 6 – behea, Irun).

Irun, 2023ko ekainaren 15a.

Irunviko Zuzendari-kudeatzailea,

IDOIA YARZA SARDÓN.


Azterketa dokumentala