
118. zk., 2023ko ekainaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
2987
IRAGARKIA, Visesa erakunde publikoaren babes publikoko etxebizitza tasatuko RD-3 partzela besterentzeari buruzkoa. Partzela hori Bilbon, Zorrotzaurreko Alde Mistoko AI-1eko 1. EUan kokatuta dago.
1.– Erakunde adjudikazioduna:
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Departamentu Juridikoa.
c) Espediente-zenbakia: CON-2023-PA-001 / Lurren besterentzea.
2.– Besterenduko den objektua.
a) Objektuaren deskribapena: Visesa erakunde publikoaren babes publikoko etxebizitza tasatuko RD-3 partzela besterentzea. Partzela hori Bilbon, Zorrotzaurreko Alde Mistoko AI-1eko 1. EUan kokatuta dago.
b) Zatitan banatua: ez.
c) Egikaritze-lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
3.– Izapidetzea, prozedura eta adjudikatzeko modua:
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa publikoa.
d) Adjudikatzeko irizpideak: 1) Eskainitako prezioa (70 puntu); 2) Erosteko aukeraren prezioa igotzea, tasaren % 20, Agirian eskatutako gutxienekoarekin alderatuta (15 puntu); 3) Alokairu babesturako partzelan garatu beharreko sustapeneko etxebizitzen kopurua, dela alokairurako babes publikoko etxebizitzen formulan, dela alokairu eskuragarriaren formulan (15 puntu).
4.– Aurrekontu-oinarria: 6.800.000,00 euro, BEZik gabe, eta gastuak kanpo utzita. Partzelarako eskainitako prezioa ezingo da aipatutako zenbatekoaren azpitik egon.
5.– Bermeak. Behin-behinekoa: lizitazioaren prezio-oinarriaren % 5 (% 2 + % 3). Adjudikazioa lortu ez duten lizitatzaileei adjudikazioaren unean itzuliko zaie % 2ko bermea, eta % 3a salerosketako eskritura publikoa emateko datan. Adjudikaziodunari behin-behineko bermea itzuliko zaio erosteko aukerako kontratua sinatzeko unean, aurretiaz aukera izateko eskubideari lotutako prima ordaindu badu.
6.– Agiriak eta informazioa lortzea:
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefono-zenbakia: 945 21 40 50.
e) Telefax-zenbakia: 945 06 84 40.
f) Agiriak eta informazioa lortzeko azken eguna: 2023ko irailaren 22a.
Baldintza juridiko-ekonomikoen agiria eta higiezinari lotutako agiriak Visesaren webgunean kontsultatu ahalko dira: www.visesa.eus
9.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2023ko irailaren 29a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu behar diren agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen agirian aurreikusitako agiriekin.
c) Aurkezteko lekua: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
e) Lizitatzailea eskaintza mantentzera behartuta egongo den epea: adjudikaziodunarekin salerosketako eskritura publikoa emateko datara arte.
f) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Data: 2023ko urriaren 18a. Ordua: 10:00.
11.– Iragarkien gastuak: Adjudikaziodunaren kontura.
12.– Hala badagokio, atari informatikoa edo webgunea. Bertan, deialdiari lotutako informazioa agertuko da, eta agiriak lortu ahalko dira: www.visesa.eus
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.
RSS