Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2023ko ekainaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2986

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 34/2023 prozedura laburtuan.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

34/2023 prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 23ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, osorik ezesten da demandatzaileak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea xedatzen da.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 9a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala