
118. zk., 2023ko ekainaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2983
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko ekainaren 7koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira EAEko museo eta bildumetarako dirulaguntzak 2023. urterako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisa horretako akatsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2023ko ekainaren 7koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira EAEko museo eta bildumetarako dirulaguntzak 2023. urterako (2023ko ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 115. zenbakian). Honen bidez, zuzendu egiten dira akats hauek:
9.3 artikuluan, 2023/2896 (17/7) eta 2023/2896 (17/8) orrialdeetan, hau dio:
«3.– Erakundeek elektronikoki aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037510
Eskabideak aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, aldez aurretik helbide honetan hitzordua eskatuta https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoetan) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan. Eskabide-eredua https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037510 egoitza, elektronikoan eskuratu ahal izango da».
Baina hau esan behar du:
«3.– Erakundeek elektronikoki aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037511
Eskabideak aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan, aldez aurretik helbide honetan hitzordua eskatuta: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean EAEko erregistro osagarrietan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoetan) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan. Eskabide-eredua https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037511, egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da».
9.5 artikuluan, 2023/2896 (17/8) orrialdean, hau dio:
«5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037510».
Baina hau esan behar du:
«5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0037511».
RSS