
118. zk., 2023ko ekainaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2969
610/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua hautatzeko deialdia.
AURREKARIAK
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 9ko, 335/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Donostialdeko ESIko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko apirilaren 21eko EHAA 76. zk. eta 2023ko maiatzaren 2ko BOE 104. zk.)
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Donostialdeko ESIko Urologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Donostia, 2023ko maiatzaren 29a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS