Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2023ko ekainaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2956

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den Energyworks Vit-Vall, S.L. enpresak aurkeztutako ingurumen-baimen bateratua berrikusteko espedientea, Vitoria-Gasteizen kogenerazio jarduerari lotuta.

Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ezartzen du ingurumen-baimen bateratua izan behar dela 1. eranskinean jasotako jardueretako batzuk egiten diren instalazioetan eraikuntza-, muntatze-, ustiapen- edo lekualdatze-lanak egiteko edo horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen bateratuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura murriztu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratuak ezarriz; horrela, ingurumen osoa ahalik eta hoberen babestu ahal izango da.

Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 44. artikuluak agintzen du ingurumen-baimen integratuak ofizioz berrikusi behar direla instalazioari edo baimendutako jarduerari aplikatu beharreko teknika erabilgarri onenen ondorioak argitaratzen badira. 2017ko abuztuaren 17an, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko betearazpen-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira errekuntza-instalazio handietarako teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamenduak –zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita– (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartu zuen) 16. eta 15. artikuluetan arautzen du berrikusteko prozedura; gutxienez hogei eguneko epea ezartzen du aldatu den hori jendaurrean erakusteko.

Adierazitako guztiagatik, AAI00102_REV_2022_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 9a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala