
116. zk., 2023ko ekainaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2928
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 75/2023 prozedura arruntean dauden interesdunak.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea.
75/2023 prozedura arrunta: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 10eko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Agindu horren bidez, osorik ezesten da demandatzaileak Funtzio Publikoko sailburuordearen 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez, indarrean dauden lan-poltsei dagozkien zerrendak argitaratzea xedatzen da).
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.
RSS