
116. zk., 2023ko ekainaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2923
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 2ko Agindua, Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.
Aipatutako aginduaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Aginduaren testu osoa eta espedientean jasotako dokumentazio guztia helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 8a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS