
116. zk., 2023ko ekainaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2918
AGINDUA, 2023ko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Batxilergoko bi unitate gehitzeko baimena eskatzeko Amorenieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren lege-ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da; indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Ikusi dira 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa aldatzen duena; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari Batxilergoko bi unitate gehitzeko baimena ematea:
Kode-zenbakiak: 014494 (EAE) eta 48008653 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua
Izen espezifikoa: «Lauaxeta Ikastola».
Titularra: «Lauaxeta Sociedad Cooperativa».
Helbidea: San Miguel Auzoa 31.
Udalerria: Amorebieta-Etxano.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 4 unitate.
• 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak eta teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 10 unitate, 350 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS